Teknologia albisteak

Burujabetzak jardunaldiak Oiartzunen datorren astean

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2024-10-09 : 16:29

Udalbiltzak iaz antolatu zituen Burujabetzak jardunaldiak lehen aldiz, Hernani, eta aurten Oiartzunen errepikatuko da esperientzia. herriko Oiartzun Burujabe ekimenarekin batera.  Urriaren 17 eta 18an izango dira beraz 2024ko Burujabetzak jardunaldiak, eta jardunaldien amaieran, urriaren 19an, oiartzuarrak herri itunarekin konprometitzera dei egin du Oiartzun Burujabek, egun osoko egitarau zabalarekin. Herrigintza eta udalgintza eraldatzaile ikuspegitik jaiotako proiektuak ezagutzeko aukera da Burujabetzak. Herri eskalako proiektuak aurkeztuko dira, burujabetza eta trantsizio ekosoziala, parte-hartzearen paradigma berriak edo udalgintzatik estatugintzarako jauzia nola egin, besteak beste.

 

Ekimen guztiak doakoak eta irekiak izango dira baina ostegun eta ostiral goizeko ekimenetan parte hartzeko izena eman behar da, hemen. Jarraian, egitaraua.

Urriak 17 – osteguna

10:00 – 10:15. Harrera Oiartzungo Udala eta Udalbiltza (Landetxe)

10:15 – 10:45. Zergatik burujabetzak? Oiartzun burujabe esperientzia – Oiartzungo Udala eta Alternatiben Oi(h)artzuna (Landetxe)

10:45 – 12:00. Burujabetza esperientziak herri eskalan Herri kooperatibak. Olatukoop Artiedako (Aragoi) esperientzia. Ixambre kooperatiba (Landetxe)

12:00 - 12:30. Atsedena
12:30 – 14:00. Burujabetza esperientziak bertatik bertara Elika, Labore eta Arraztalo Uraren kudeaketa publikoa

14:00 - 17:30. Bazkaria

17:30 – 19:30. Burujabetzak eta trantsizio ekosoziala Deshazkunderako politika publikoak. (Arizmendienea edo Pleno Aretoa)

  • Gironako esperientzia. Lluc Salellas - Gironako alkatea
  • Trantsizio ekosozialerako eskualde aliantzak. Elena Herrarte - Debagoiena 2030

Urriak 18 – ostirala

10:00 – 11:30 Gobernu arkitektura berriak eta parte-hartzearen auzia Gizarte berrikuntzarako politika publikoak. Julen Mendoza Partaidetzazko aurrekontuetatik lurralde burujabetzara. Parte-hartzearen paradigma berriak. Xabier Lertxundi – Hernaniko alkatea (Landetxe)

11:30 - 12:15. Atsedena

12:15 – 14:15. Udalgintza burujabea. Zer da eta nola garatu dezakegu? Lan saioa

14:30 - 17:30. Bazkaria

17:30 – 19:30. Udalgintzatik estatugintzara Mireia Vehí. CUP-eko parlamentari ohia. Bertie Russel. Bartzelonako unibertsitateko irakaslea. (Arizmendienea edo Pleno aretoa)

Urriak 19 – larunbata

12:00. Oiartzun Burujaberen aurkezpena Mahai sektorialetan egindakoaren azalpena eta aurrera begirako erronkak “Herri Ituna” eta argazki kolektiboa (Doneztebe plaza)

14:00. Bazkari herrikoia bertako produktuekin (Doneztebe plaza)

18:30. Herriko taldeen kontzertuak Yacovlev 42 eta Zurrounk (Doneztebe plaza)

22:00. Zea Mays taldearen kontzertua (Landetxe)

Erantzun

Sartu