Junes Cazenave-Harigile apaiz eta idazlearen Frantsesa-Eüskara hiztegia (1990eko lana, 2023an berrargitaratua) sarean dago orain Sü Azia elkartearen eta Euskaltzaindiaren lankidetza hitzarmen baten ondorioz. Zubererarako hiztegia da, "frantsesetik xiberotarrerako" Sü Aziak dioen bezala
Bertsio digitalak 28.000 hitz baino gehiago eskaintzen ditu, bilaketa azkarrez aurkitzekoak (ikus adibidea beherago). 2022an hitzarmena egin zen, eta hiztegiaren berrikusketa ekarri zuen horrek, urtebeteko lanean aritu ziten zenbait aditu, paperezko edizio berria ateratzeko lehenbizi, eta orain edizio digital hau.
Liburuaren edizio berriko 500 aleak ia agortuta daude jada. 1990koa... auskalo, egongo da aleren bat. "Hiztegia frantses-eüskara züberotar eüskalkitik" izenburuarekin argitaratu zen lan hura.
Gerorako asmoetan, 2. ale batek argia ikus lezake, xiberotarretik frantseserako hiztegia, Cazenave-Harigilek hori ere egin baitzuen.
Français-Eüskara Hiztegian bilaketa egiteko, abiatu hemendik.
Erantzun
Sartu