Donald Trump-ek Ipar Amerikako toponimia aldatzea erabaki ondoren, Google Maps-en Mexikoko Golkoa Gulf of America izenarekin agertzen da AEBetan erabiltzen baduzu, Golfo de México izenarekin Mexikon bazaude, eta izen bikoitzarekin munduko beste estatuetatik. Gazteleraz, beraz: Golfo de México (Golfo de América). Baina euskaraz, hara!, inguruak euskaraz agertu arren (Kuba, Karibe itsasoa), ingelesezko forman dago gaur gaurkoz: Gulf of Mexico (Gulf of America).
Hor goian euskarazko bista. Horra iristeko, konfiguratu euskaraz zure Google zerbitzuak edo abiatu Google.eus helbidetik).
Kontrapuntu bezala, hona gaztelerazko Google Maps bista:
URL hauetan ere ikus daiteke euskaraz edo gaztelaniaz. Parametro bat dago URL-ean (hl=eu) non hizkuntza kodea aldatuz ikuskapen hizkuntza aukeratu daitekeen. Katalanez bikoitza ageri da, baina itzulita jada katalanera.
Wikipedian, ingelesez, Mexiko Golkoa da oraindik.
Erantzun
Sartu