Teknologia albisteak

Oscarra eraman duen Straume filma lorpen teknologiko-artistiko handia da

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
atzo : 10:08

Oscar saria irabazi du aurtengo edizioan Flow/Straume film letoniarrak, animazioko film luzearen kategorian. 3D animazioak hartzen dituen aurrekontuekin eta ekoizpen indarrarekin (Pixar, Dreamworks, Disney) alderatuta, Letoniak sekula Oscarretara bidali duen lehen filmak medio gutxirekin lortu du arrakasta. Eta horren osagarri bat izan da 3D irudigintza eta animaziorako Blender software librea erabili dutela.

Flow itzuli dute ingelesez, baina Straume da jatorrizko izena letonieraz. Stream termino ingelesarekin lotutako hitza da, jarioa edo erreka izango litzateke euskaraz.

Talde txiki batek egin du Straume, eta Blender funtsezkoa izan da lanean. 3D irudigintzan bide luzeko produktua da Blender, software librearen arrakasta istorioetako bat. 1993an sortu zuen Ton Roosendaal garatzaileak, eta bere 25. urteurrena aipatu genuen Sustatun. 30 urte pasa badira jada.

Trailerrean ikusten den bezala, kalitate handia duten arren irudiek, alderatuz gero Pixar batek egiten duen lanarekin, 3D azalen pixelazioan eta beste detaile batzuetan, konputazio indar txikiago bat igartzen da.

Istorioa landu den eran, diotenez, Gints Zilbalodis zuzendariak eta bere taldeak lortu dute istorio interesgarri bat eta bisualki erakargarria egitea.

Gizakirik gabeko mundu bat agertzen da. Badirudi aldaketa klimatikoak jan gaituela, eta animaliak bakarrik geratu dira. Horietako bat da protagonista, katu bat, zeinak topatuko dituen bere bidian kapibara bat, hegazti idazkari eta golden retriever txakur bat. Hitzik gabe itsasoa gora datorren krisi bat gainditu beharko dute.

Erantzun

Sartu