Teknologia albisteak

EzBerdin Berdinak: ikuskizuna eta hausnarketarako topaketa

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
gaur : 08:38

Eusko Ikaskuntzak EzBerdin Berdinak izeneko esperientzia artistiko eta parte-hartzailea antolatu du, euskal identitate garaikideaz, euskarak eta kulturak gizarte anitz batean duten zereginaz pentsamendu kritikoa sustatzeko asmoa duena.

Ekimen honen bitartez euskararen transmisioa, identitate berrien sorrera, egungo aniztasuna eta kohesioa erdigunera eramaten dira, dantza garaikidea eta tradizionala, musika (txalaparta, elektronika, rap…), bertsolaritza eta antzerkia uztartuz, belaunaldi eta lurraldeen arteko topagune bihurtuz. Ikuskizuna bera hainbat diziplinatako euskal sortzaileekin batera garatu da.

Emanaldiaren ondoren, parte hartzaile guztiek elkarrekin sortutako emozioak, ideiak eta galderak partekatuko dira hausnarketa sortzaile batean.

Zazpi emanaldi izango dira.

  • Urriaren 24an eta 25ean, 19.00etan, bira Bilbon hasiko da, EITBren egoitzan.
  • Azaroaren 8an 18.00etan, Iruñean, Nafarroako Unibertsitate Publikoko frontoian.
  • Azaroaren 28an 20.00etan, Donibane Garaziko Jai Alai trinketean.
  • Abenduaren 12an, 19.00etan, Gasteizko Europa jauregian.
  • Abenduaren 19 eta 20an 19.00etan Donostian, Tabakaleran.

Sarrerak erosteko eta informazio gehiago, hemen

Erantzun

Sartu