Hurrengo orduetan beste mugarri / super-albiste teknologiko bat espero da AEBetan. Jabego txinatarrareko TikTok sare sozial edo bideoen biltegiaren AEBetako operazioa etenda gera daiteke, edo agian norbaitek erosiko du (eta Elon Musk omen da hautagai nagsia). Igandean, hilak 19, desager daiteke TikTok estatubatuarren pantailetatk. Hurrengo egunean Donald Trump presidente izendatuko dute, auziak inplikazio geopolitiko eta globalak izango dituelarik, munduko bi indar ekonomiko handienak izanik Txina eta AEB. Bitartean, patadoxikoki, beste bi app txinatar ari dira instalatzen estatubatuarrak badaezpada, RedNote eta Lemon8.
Auziaren muina AEBetako Auzitegi Gorenera iritsi da, eta hurrengo orduetan espero da epaia. Zenbait auzitegi estatubatuarrek determinatu dute TikTok Txinarekin lotuta egotea (ByteDance erraldoi teknologiko txinatarra da jabea) arriskua dela AEBentzat, eta iritzi horrekin bat egiten badu Gorenak, TikTok debekatuta geratuko da Estatu Batuetan.
Hori gertatzen bada, bi alternatiba geratzen zaizkio ByteDance-ri:
Kezka hauen aurrean, AEBetan erabiltzaile asko prestatzen ari dira beste aplikazio batzuk instalatzen. Hau da asteleheneko AEBetako Apple Storeko hiru app instalatuenen rankinga, eta badaude paradoxa batzuk hemen:
Gainerakoan, printzipioz, Euskal Herrian ez da TikTok-en agerpen edo erabileran aldaketarik izango, AEBetan zer gerta ere. Gogoratu, dena dela, algoritmo ez oso argi eta adiktibo batean oinarritzen dela TikTok, toxikotzat definitu izan dena, bere jabea zein dela ere, Txinako kapitalistak, Txinako komunistak edo Musk, Trump eta bere lagunak.
App alternatibo horien artean, bide batez, RedNote instalatu daiteke Euskal Herrian, ez itxura batean Lemon8.
Erantzun
Sartu