Euskorpora elkartearen eta Euskorpus proiektuaren abiatzeak hautsak harrotu ditu. Pello Otxandiano EH Bilduko Eusko Legebiltzarreko oposizio buruak Euskorpusena akatsa dela uste du, "ezjakintasuna edo estrategia klientelarra". EH Bilduko galdera sorta egin du Legebiltzarrean.
Eusko Jaurlaritzak 5,5 milioi euro inbertituko ditu Euskorpusen. Imanol Pradales lehendakariak herenegun aurkezpenean esan zuenez, ""Euskorpusekin, Adimen Artifizialaren eta hizkuntzaren teknologien potentzial osoa euskararen, gure enpresen eta ikerketaren zerbitzura jartzen dugu. Gure gaitasun guztiak lerrokatuz eta lankidetza publiko-pribatutik egiten dugu".
Euskorpora izeneko elkarte bat sortu da Euskorpus kudeatzeko. Bertan "falta diren izenak" aipatu ditu Arantxa Iraola kazetariak Berrian. Daudenak, Euskorpora gaur gaurkoz osatzen dutenak, hauek dira: Vicomtech, EREIL Technologies SL, Trebe Language Technologies, Euskaltzaindia, Eusko Jaurlaritza, Baleuko, MIXER, EiTB, CAF, MCC, Petronor, Euskaltel Fundazioa, Kutxabank, PWC, eta Logikaline.
Eta falta diren izen batzuk, EH Bilduko Lore Erriondo parlamentariak aipatuak Eusko Legebiltzarreko erregistroan sartutako idazkian:
Zergatik ez dira hasierarik gonbidatu EHU/UPVko HITZ zentroa, Langune-GAIA klusterra, Hekimen, Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseilua, Elhuyar Fundazioa (Jaurlaritza patronatuko kidea izanik), Euskal Zientzia eta Teknologia Sareko kideak edo BRTAko kideak beste hainbat kide?
Erriondoren idazkiko beste galdera batzuk:
Pello Otxandianoren iritziz, "Hizkuntzaren teknologietan garatutako jakintza eta ezagutza alboratzen dira, eta honek gure nazioarentzat estrategikoa den esparru teknologiko bat gidatzeko ditugun aukerak neutralizatzen ditu". Hona Otxandianoren adierazpena bideoz:
Goragoko argazkian, Julian Florez Vicomtecheko zuzendaria Euskorpora aurkezten.
Erantzun
Sartu