Soziolinguistika Klusterrak Jendaurrean aurkeztu zuen joan den astean: gida bat, "erakundeek euren komunikazio publikoan euskararen erabilera handitu eta hizkuntzen kudeaketa egokia egiteko". Gomendio eta gidalerroetako batzuk komunikazio digitalari dagozkio, eta horien artean webguneen eta sare sozialen bidezko komunikazioari dagozkionak nabarmenduko ditugu artikulu honetan.
Urte batzuetako lanketa proiektu baten emaitza da Jendaurrean, eta hiru ataletan dago banatua gida:
Non/nola delako horretan agertzen dira webguneak eta sare sozialak. Webguneei dagokionez, zera proposatzen du gidak (beste puntu batzuen artean):
Sare sozialei dagokienez, anbiguotasun posible bat aipatzen da, segun zer kanaletan kontu bakarra izan daitekeela, edo hizkuntza bakoitzeko kontu bat... Kanal bakarra aukeratuz gero, kontuan izateko, dena dela, igotako azken mezua izaten dela ikusten dena, eta hori euskaraz izan dadila kontuan hartzeko. Hau da, "lehen hitza euskaraz" pixkar aldatu sare sozial horietarako, bota mezua erdaraz lehenbizi, eta jarraian euskaraz, euskarazkoa geratu dadin gainetik. Hori bai, "omeni da edukiak aldi berean eguneratzea/argitaratzea hizkuntza guztietan."
Alor honi dagozkion beste puntu batzuk:
Kanal batzuetatik zein besteetatik erabiltzaileekin kontaktatzeko aukera izanez gero, "hartzaileei bere hizkuntza-hautua bermatzeko, erabiltzailearen hizkuntza-aukera jaso eta datu-basea hizkuntzaren arabera antolatu."
Puntu hauek laburpenak dira, hemen atala webguneei eta sare sozialei dagozkienak, sakondu nahi baduzue. Gida osoa, berriz, hemen: https://jendaurrean.eus
Erantzun
Sartu