Euskorpora elkartearen aurkezpen ekitaldi jendetsua izan da gaur Donostian, eta Euskorpus izeneko egitasmoaren berri eman dute bertan. Euskorpus euskarazko hizkuntza baliabide digitalen banku bat izango da, eta 5 milioi pasa inbertituko ditu Eusko Jaurlaritzak bertan.
"EUSKORPUS, Adimen artifiziala euskalduntzen" leloarekin egin da gaurko aurkezpena, Imanol Pradales lehendakaria eta Eusko Jaurlaritzako hiru sailburu bertan zirela, Miramongo parke teknologikoan, Donostian.
Jaurlaritzak banatutako prentsa-oharraren arabera, Euskorpusi esker, "euskarazko datu-paketeak garatuko dira, fabrikatzaileek internetera konektatutako gailuetan inportatu ahal izan ditzaten, euskaraz funtzionatzeko gaitasuna emanez. Horrela, smartphoneek, tabletek, smartwatchek, aplikazioek edo laguntzaile digitalek -hala nola Sirik eta Alexak- erabiltzaileekin euskaraz elkarreragiteko gaitasuna izango dute, adimen artifiziala euskalduntzeko prozesu batekin, Adimen Artifizialeko tresnen erabiltzaileek hizkuntza horretan erabili ahal izan ditzaten. Inbertsio horrekin, gainera, adimen artifizialaren eta datuaren kudeaketaren euskal ekosistema ere dinamizatuko da."
Hiru fase aurrikusten dira Euskorpusen garapenean:
Euskorpusen 6-7 pertsona aritu daiteke lanean urte bukaerarako eta 14-15 pertsona 2030era begira.
Euskorpus elkarte berri batek kudeatuko du, Euskorpora delakoak, enpresa eta erakundez osatua. Oraingoz, partaide hauekin: : Vicomtech, EREIL Technologies SL, Trebe Language Technologies, Euskaltzaindia, Eusko Jaurlaritza, Baleuko, MIXER, EiTB, CAF, MCC, Petronor, Euskaltel Fundazioa, Kutxabank, PWC, eta Logikaline
Erantzun
Sartu