Nazioarteko ikus-entzunezko materialak (ingelesez eta beste) BitTorrent bidez jaisteko sistemak trakets samar eta zail ageri dira azken aldian erabiltzaile pirata arruntarentzat. Baina espainolezkoak (edo nazioarteko Espainiako gaztelaniazko bikoizketarekin), eta bereziki Espainiakoak, filmak eta telesailak barne, asko erraztu dituen zerbitzu bat dago boladan: DonTorrent.
Zerbitzu piratak eta bilatzaile hauek jazartzen dituzte etengabe, eta nazioartean batzuetara iristeko VPN-ak eta beste traba batzuk gainditu behar dira. Gaur egunngo katalogo handiena eta eguneratuena izango duena 1337x.to izan daiteke, beharbada, baina oso desatsegina da erabiltzeko: pop-up eta bestelako publizitate inbaditzailez josia dago, irudi pornografiko oso gogorrak agerian erakutsiz, eta klik benetakoak lortzeko zailtasunak jarriz nabigazioan.
Jatorrizko bertsioetatik haratago, espainolez kontsumitzeko prest bazaude, aldiz, DonTorrent alternatiba ona duzu. Iragarki susmagarri batzuk ageri dira (streaming harpidetza merkeegiak egia izateko), baina gainerakan argia da, eta nobedadeen jarraipen nahiko ona egiten dute. Espainiako Goya sarietako film asko badaude eskuragarri, adibidez La Infiltrada saritua (Donostialdean filmatua), irudian ikus daitekeen bezala.
Jaisteko, Torrent fitxategiak eskaintzen ditu guneak, eta BitTorrent software bezero batekin arin deskargatzen dira gauzak.
Hau argitaratzeko orduan DonTorrent dago DonTorrent.games helbidean dago, baina bihar? auskalo. Hamar egun besterik ez diete irauten domeinuek, egotzi egiten dizkiete edo debekatu egin dituzte, eta beste domeinu batera salto egin behar dute 10 egunetik behin edo... Eta emen dago DonTorrent-en errezeta sekretua: Telegram bidezko informazio kanal bat daukate, eta horretara harpidetzea komeni zaizu: domeinu bat hil dietela, eta beste bat ireki dutela, bertatik iragartzen dute. Gaur egunean hainbeste domeinu nagusi daude puntu-games, puntu-auction, puntu-yoga eta auskalo, ezer badirudi aukera mordoa geratzen zaiela oraindik DonTorrent bizirik mantentzeko.
Telegrameko kanal horretaz gain, URL honetan jarraipeneko beste bide batzuk ere aipatzen dituzte.
Bonus Track: La Infiltradari buruzko bi iritzi, Berrian (euskaraz) eta Pikara magazinen (gazteleraz).
Erantzun
Sartu