IBMk eta BasQ – Basque Quantum deitu duten erakunde publikoa, IBM Quantum System Two operatiboa inauguratu dute gaur Donostian. "Operatiboa" deitu diote, eta ez ordenagailu, baina horixe omen da, ordenagailu kuantikoa diotena, IBM Heron 156 qubit-eko prozesadore bat barruan daramana.
IBM-Euskadi Konputazio Kuantikoko Zentro deitu duten egoitzan dago makina, Donostiako Ibaetako kanpusean, Ikerbasque erakundearen egoitza berrian. Euskal agintari zenbait izan dira bertan, Imanol Pradales lehendakaria barne, eta IBMren izenean, Jay Gambetta, IBM Quantumeko presidenteordea.
Teknikoki, jarri duten azpiegitura zero absolututik gertu dagoen tenperatura hotzean gordetzen den nukleo batez osatua dago, eta hor dago Heron 156 qubit prozesadorea. Era berean, instalatu dute makina handi eta distiratsu hau modularra da, hau da, prozesadore edo tresna gehigarriak instalatzen ahal zaizkio hurrengo hilabete eta urteetan, ikerketa zabaldu ahala. Momentuz, AEBetatik kanpo bi IBM Quantum System Two daude, bata Japonian, eta bestea hau.
Bit arrunta bada ordenagailu klasikoan, aldi berean balio bakarra (0 edo 1) izan dezakeen unitate bat, Qubit bat da, ordenagailu kuantikoan, 0 eta 1 egoeran aldi beean eta superposizioan egon daitekeen unitatea. : Aldi berean egon daiteke 0 eta 1-en superposizioan. Ez da "baten bat" bi balioen arteko, baizik eta biak aldi berean. Hortik gora:
2 qubit dituen prozesadoreak 4 (2²) konbinazio posible (00, 01, 10, 11) prozesatu ditzake aldi berean.
156 qubit: 2¹⁵⁶ konbinazio prozesatu ditzake paraleloan. Unibertso ezagunean dauden atomo kopurua baino askoz handiagoa da. Horixe teorian, prozesadore horren gaitasuna.
Baina gaitasun hori du IBM Quantum System Two delako honek? Ez dugu ondoegi ulertzen, baina momentuz espero dutena da tresna honekin 2026an ordenagailu klasikoekin lortzen diren emaitzak gainditzea, eta 2029rako "errore zuzenketa" egingo duen ordenagailua bilakatuko dela. Horacio Morell IBM Españakoak esanak, albisteen arabera.
Argazkia: Irekia (eta informazio gehiago ere bertan).
Erantzun
Sartu