Teknologia albisteak

'Kazetaritza ardatz', Berriaren buletin gomendagarria

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
gaur : 08:38

Hilabete hasieran sortu zuen Berriak 'Kazetaritza ardatz' buletina, eta laugarren alea aste honetan banatu delarik, esan daiteke produktu txukuna sortu dutela, komunikazioa, Internet eta bazterrak euskaraz ezagutu nahi ditugunontzat.

Pello Urzelai Berria egunkariko IKT arduradunak idazten du astero buletina. "Besteak beste, kazetaritza, kazetariak, hedabideak, informazioaren eta komunikazioaren teknologiak eta adimen artifiziala izango ditut hizpide", adierazi zuen Urzelaik buletinaren aurkezpenean, eta horretan dabil.

Azken alea harpidetu gabe ikus dezakezue hemen, adibiderako, eta gustuko baduzue hemen harpidetu.

Azken ale horretan aipagai, besteak beste, "zenbat irabazten du kazetari batek?" galdera arantzatsuari erantzuna, kazetaritza feminista aztergai, BBCren ikerketa bat AA txatbotak zein gezurteroak diren, tokiko euskal hedabideei begirada bat, eta beste kontu batzuk. Elaboratutako gai horiek loturekin datoz, eta beste gai batzuk lotura soilez ageri dira aipatuak, aste honetakoen artean, Euskorpusen aurkezpena eta jasotako kritikak, edo Noticias de Alavan egiten ari direna, bertako langileek salatuta: Beraien webguneko artikulu batzuk webeko artikulu batzuk AArekin eginak direla, non eta 2024. urtean Eusko Jaurlaritzak 337.500 euroko laguntza eman zionean egunkariari, ustez adimen artifizialaren kalteak ebitatzeko plangintza bat sortzeko (hemen jaso genuen laguntza banaketa bitxi horrena).

Berria egunkariak buletin sorta interesgarria sortu du azken urteotan, hemen dituzue gainerakoak jarraitu nahi izanez gero.

Erantzun

Sartu