Teknologia albisteak

Euskararen Nazioarteko Egunaren 75. urteurreneko Eusko Ikaskuntzaren aldarria

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
gaur : 08:28

Euskararen Nazioarteko Egunak 75 urte bete ditu, edo beteko ditu zehatz datorren astean, abenduaren 3an. Eusko Ikaskuntzak sortu zuen ekimena, eta gaur egun ospakizun zabaldua da euskaldunen artean. Eusko Ikaskuntzak bere aldetik urteurrena baliatu du euskararentzat politika eraginkorrak eskatzeko.

Adierazpen horrek aldarrikatzen du euskararen unibertsaltasuna eta gizartearen kohesiorako elementu izan dadila gure hizkuntza.

Ekitaldi batean aurkeztu zuen adierazpena Eusko Ikaskuntzak asteartean, eta laburbilduz, diote "urrats esanguratsuak eman behar ditugula gure hizkuntzaren benetako normalizazioa lortzeko",. Ondorioz honakoak markatzen ditu helburu gisa Eusko Ikaskuntzak,

  1. Euskararen Eguna izan dadin euskal herritarren ospakizunerako eguna.
  2. Euskararen Egunak ager dezan euskaldun izateko eta bizitzeko nahia.
  3. Euskara izan dadin gure gizartearen kohesiorako elementua,
  4. eta, bereziki, komunitate honen parte izango diren kide berri guztien harrera hizkuntza.

Helburu horiek betetzeko, dokumentuak aurrera begirako bost pauso erabakigarri zerrendatzen ditu:

  1. Euskal hizkuntza-komunitatea trinkotzeko eta saretzeko jauzi berria behar da.
  2. Globalizazioak, digitalizazioak eta errealitate soziodemografiko berriek dakartzaten erronkei aurre egiteko erakunde publiko-pribatuen eta herritarren arteko elkarlan aktiboa sustatu eta indartu behar da.
  3. Euskal lurralde guztietan euskaraz hitz egiteko eta euskaraz bizitzeko aukerak suspertu eta bermatu behar dira.
  4. Etorkizunean funtzio guztiak euskaraz betetzeko aukera emango duen berdintasunezko gizarte bat eraiki nahi bada, euskarari arnasa emango dioten politika sendoak behar dira.

Irakurri osorik Adierazpena hemen.

Erantzun

Sartu