Teknologia albisteak

Robot humanoide txinatarren aroa

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
atzo : 09:02

Badira urte batzuk hemen Sustatun Boston Dynamics enpresa estatubatuarraren Atlas robot humanoideak erakutsi genituela. Azken urteetan Atlas horiek zertxobait hobetu dira, baina Txinatik datoz gaur egungo robot humanoide nagusiak, gaitasunetan eta prezioan lehiakorragoak, eta prestazioetan, Unitree markakoak bederen, izugarri onak.

Hona Unitree G1 modeloa dantzan:

Eta bideo honetan, kung fu egiten.

Atlas robot estatubatuarrekin konparatuta, arinagoak dira, gorpuzkera humanoagokoak. Orekari eusten, batzuk zein besteak, biek ematen dute onak. Bideo hauetan ohikoa denez, eraso fisikoen aurrean oreka mantentzen dutela erakusten duten klipak ere zabaltzen dituzte egileek.

Goiko bi bideoetako robotak salgai daude jada. Auto merke bat baino gutxixeago balio dute Txinan. Unitree da marka eta fabrikatzailea.

Eta Unitree ez dago bakarrik Txinako merkatuan. Beste ekoizle hauek ere roboto humanoideak garatzen eta kasu batzuetan saltzen ari dira Txinan. Hala ere, bideoak ikusi ditugu, eta Unitreeren robotak baino traketsagoak dirudite:

Eta robot humanoideak gero eta hedatuago dauden bitartean, erasoak ere gertatu dira. Marka hauetarik zein den ez dakigu, baina otsailekoa omen da bideo hau, Txinako ekitaldi batean robot batek ikusle batzuei eraso egin zienekoa.

Erantzun

Sartu