Teknologia albisteak

Lehiaketa bikoitza Egunean Behinen: jokatu 2. partida Durangoko Azokarekin

Erabiltzailearen aurpegia
gaur : 15:40

Egunean Behin jokoan [BIHARDANIK] eta bost egunez [XXX ARTE], egunean bi aldiz jokatzeko aukera egongo da, Durangoko Azokari lotutako sustapen bat dela eta. Ekainean ere abiatu genuen halako lehiaketa paraleloa Gidabameinak Euskaraz proiektuarekin, eta orain, Azokari buruzko galderak erantzutea izango da koxka. Lehiaketak eta sailkapenak ez dute pisurik, baina bost egunetan parte hartzen dutenen artean, bi sari zozketatuko dira: Durangoko DA! poltsa parea, bakoitza azokako produktuez betea.

Bigarren partida honetan parte hartzeko DA! talde berezian gehitu behar duzu zure burua.

Argipen batzuk:

  • Bigarren partida ez da derrigorra, nahi duenak jokatuko du bakarrik. DA! taldera gehitzen diren jokalariek ikusiko dute partida gehigarria.
  • Sailkapena dago bigarren partidan, baina ez du punturik gehituko lehiaketa saridun orokorhttps://media.sustatu.eus/media/argazkiak/oak/da-Instrukzioak.jpgrean.
  • DA! lehiaketaren sailkapenak ez du baliorik, baina bai parte-hartzeak.
  • Galdera tematikoak dira... Durangoko Azokari buruzkoak, noski: webguneko informazioa errepasatzea komeni dakizuke.
  • Sariak, Azokako bi poltsa, nobedadez beteak, zozketaz.
  • Azoka abenduarek 5ik 8ra da, baina lehenago dugu martxan lehiaketa hau [NNNN].

Eta inportantea, bigarren partida honetara sartzeko eta oparien zozketan parte hartzeko, taldera bereziri gehitu zaitez DAZOKA giltzarekin. Hona jarraibideak irudian:

 

 

Erantzun

Sartu