Mondragon Unibertsitateko ikasle batzuek Roadgames aplikazio baliatuz, Nafarroa Garaiko Baztango Aniz, Ziga eta Berroeta herriak ezagutzeko ginkana erako jokoa garatu dute.
Asier Morillo eta Oihane Montejo dira ikasleak eta nahi izan dute normalean turismo gidetan aipatzen ez diren herri batzuk modu dibertigarrian ezagutzeko aukera garatzea. Ekintzailetza gradua ari dira ikasten Mondragon Unibertsitatean eta klaseko proiektua izan da honakoa.
Ez da berezko aplikazio bat, baizik eta tokian tokiko gidak eta erronkak planteatzen dituen Roadgames aplikazioaren gainean egindako garapen bat. Orduan, lehenik eta behin, aplikazioa deskargatu behar duzu:
Eta gero, ez da distantzian jokatzekoa. Bertara joan behar duzu, eta hasteko Baztango Turismo bulegora joatea komeni, han emango dizkizutelako kodeak jokatzen hasteko.
Ondoren, nahi den puntutik has zaitezke jokoarekin. Guztira zazpi proba desberdin daude. Matchmaker, G-spot, Esploratzaile, Sprinter, Groupie, Experto eta Altxorraren bila dira. Matchmaker-en, adibidez, herriko txoko desberdinen irudiak agertzen dira eta horiek bilatu behar dira. Esploratzaile atalean galderak egiten zaizkie jokalariei eta erantzunak herritarren laguntzarekin bilatu beharko ditu erabiltzaileak. Sprinter jokoan berriz, harribitxiak egongo dira herrietan zehar kokatuta eta denbora mugatu batean bildu beharko dira guztiak atzerako kontaketa batean. Hiru hizkuntzatan dago garatua, euskara barne, nahiz eta Roadgames interfazea ez dagoen euskaraz.
Gehiago jakiteko, elkarrizketa egileei Berrian.
Erantzun
Sartu