Teknologia albisteak

Euskararen Hemeroteka Telegram kanala

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2024-11-27 : 09:28

Duela hilabete batzuk dabil martxan, baina tira, hemen duzue: Euskararen Hemeroteka Telegram kanala, Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak (UEMAk) martxan duen informazio zerbitzua.

Euskararen inguruan hedabideek argitaratu duttenaren inguruko gainbegirada, lanegunetan goizero zure eskura: albisteak, iritziak, ikus-entzunezkoak, euskararen inguruko kontuak oro har, estekekin eskainiak.

Adibidez, hona gaur goizeko buletina (estekak kendu ditugu, baina Telegrameko mezuan dituzue, harpidetu zaitezte klikatzeko interesa baduzue).

ALBISTEAK:

  • UEMAren adierazpena 2024ko Euskararen Egunaren atarian: 'Erantzukizuna eta konpromisoa, olatu berria sortzeko'
  • Euskaraz hitz egiteko eta euskaraz bizitzeko aukera bermatzeko eskatu du Eusko Ikaskuntzak 
  • Duela 75 urte euskararen alde hedatu agiria gaurkotasunera ekarri du Eusko Ikaskuntzak Baionan
  • Hizkuntza gutxituen ekarpen ekonomikoari buruzko kongresu internazionala hasi da Donostian 
  • Arrate Illarok irabazi du Txillardegi-Hausnartu saria 
  • Eider Gurrutxagak Txillardegi-Hausnartu soziolinguistika sarietako bat irabazi du 
  • “Haur eskolak euskaraz auzo guztietan!” aldarrikatuko du Iruñeko Euskalgintzak abenduaren 11n 
  • La déclaration de la Journée internationale de l'euskara a été renouvelée à Bayonne 
  • El Gobierno vasco no dispone de suficientes médicos para hacer los reconocimientos en euskera a su plantilla 

ELKARRIZKETAK:

  • Maialen Pelaez, Nerea Mazkiaran eta Edurne Somocurcio, EHEko kideak: "Oldarraldia modan dago, baina aspaldikoa da" 
  • David Henderson: «Euskara ikasten ari nintzela, neska lagunak galdetu zidan: ‘Eta gaelikoa?’» 

TOKIAN TOKIKOAK:

  • Barakaldoko Udalak kanpaina batean erabilitako euskara traketsa kritikatu dute  

Kontsultatu edo harpidetzeko: https://t.me/hemeroteka 

Erantzun

Sartu