Teknologia albisteak

Jaurlaritzak "Adimen Artifizialaren eragin negatiboa" borrokatzeko laguntzak banatu dizkie hedabideei

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2024-11-25 : 08:47

Uztailean kaleratu zuen deialdia Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak, "Adimen Artifizialaren eragin negatiboa" borrokatzeko laguntzak emateko hedabideei. Joan den astean argitaratu zen banaketa, eta gaztelerazko medioek eraman dute gehiena, tartean adimen artifizialaren bidez albiste absurdoak argitaratzeko ohitura duten batzuk.

Hiru lerrotan banatu ziren laguntzak, eta handiena zen, 6 milioi euroko multzo bat, "EAEko esparruko eguneroko informazioa ematen dute komunikabide jeneralistentzako laguntzak"


El Correo - 800.081,83 euro
El Diario Vasco - 582.356,66 euro
Cadena Ser - 575.974,49 euro
Berria - 470.543,98 euro
Deia - 456.956,94 euro
Gara - 397.232,10 euro
Diario de Noticias de Gipuzkoa - 375.517,75 euro
Diario de Noticias de Álava - 337.507,26 euro
Radio Nervión y Radio Gorbea - 336.061,30 euro
Onda Vasca - 322.790,03 euro
Argia - 243.559,20 euro
elDiario.es/Euskadi - 233.519,42 euro
Naiz Irratia - 139.235,20 euro
Onda Cero - 120.038,40 euro 

Goiko multzo honetan, Noticias taldeak dexente eramango du, hain zuzen ere irudikoa bezalako albisteak argitaratzera ohitu den komunikazio-talde bat: AA txat bati edozer galdetu eta ea zer dioen, kopipegatzeko.

Bigarren lerro batean, "Tokiko edo eskualdeko edukiak dituzten eguneroko informazioa ematen duten komunikabide jeneralistentzako laguntzak" zeudem, eta gutxienez CIESen datuen arabera 4.000 ikus-entzule zituzten komunikabideentzako laguntzak zeuden lehen multzo batean (700.000 euro banatzeko):

Hamaika TB - 56.498,52 euro
Irutxuloko Hitza - 10.739,91 euro
Goiena - 56.913,95 euro
Goierriko Hitza - 10.950,40 euro
Goierri Irrati Telebista - 24.094,96 euro
Tele Donostia - 28.249,26 euro
Tele 7 - 51.513,35 euro
Bizkaia Irratia - 39.881,31 euro
Lea-Artibai Hitza - 16.378,58 euro
Oarsoaldeko Hitza - 13.088,70 euro
Radio 7 - 47.774,48 euro
Radio Popular - 55.567,47 euro
Tele Bilbao - 61.438,68 euro
Urolako Komunikazio Taldea - 58.813,06 euro

Bigarren lerroko 2. azpilerroan zeuden 4.000tik beherako audientzia, baina Google Analyticsen 2023ko audientzia txostena aurkez zezaketenak, eta alor honetan 300.000 euro banatu dira:

Aiaraldea.eus - 49.363,25 euro
Oizmendi TB - 72.713,46 euro
Crónica Vasca/El Español - 46.698,20 euro
Anboto.org - 39.404,72 euro
Hiruka.eus - 14.527,20 euro
28 Kanala - 44.585,40 euro

 

Erantzun

Sartu