
Bihartik aurrera (ekainak 26, larunbata) ez da derrigorra izango kanpoaldean maskara erabiltzea Hego Euskal Herrian, Espainiako Gobernuak joan den astean iragarri eta atzo zehaztu ondoren. Maskara uneoro jantzita eroatea ez da derrigorra izango, baina bai hainbat egoeratan, eta bai izango da derrigorra aldean ale bat eroatea. Eta barrualdeetan, jantzita.
Beste euskal unibertsitate batzuek ere eskaintzen dituzte Euskal Herrian jadanik humanitate digitalen ikastaroak, baina orain UEUk eta EHUk ere halako graduondoko bat sortu dute datorren ikasturterako. UEUren eta EHUren arteko lankidetzan sorturiko ikastegiak, Goimailako Online Institutuak, eskainiko du 2021-2022 ikasturteko ikasketa berri hau.
Arte teknologikoari eta STEAM gaiaren inguruko jardunaldia Donostian antolatzeko deialdi irekia antolatu du Asmoz Fundazioak. Arte teknologikoaren eta haren praktikaren aldeko apustua egiten duten eta lanean edo ikerketan begirada feminista duten pertsonen bila dabil Asmoz Fundazioa, arte teknologikoari eta STEAM gaiaren inguruko jardunaldi baten antolakuntzan parte hartzeko. Jardunaldia 2021eko azaroan ospatuko da, Donostian, eta parte hartzea ordaindua izango da.
Iragarki Laburrak 2008. urtetik martxan dagoen Interneteko proiektua da (orduan .com gisa inauguratua, orain .eus), Berria komunikazio taldearen ekimenez sortua. Urte batzuen buruan, bere ibilbide posiblea testeatzeko eta erabakitzeko, inkeste ireki bat jarri dute sarean. Minutu batzuk badituzu, pasa https://labur.eus/iragarkilaburrakinkesta orritik, eta eman zure iritzia.
Dina Bilbao (Ondarroa, 1960 - Karibe itsasoa, 1997ko ekainaren 24a) pertsonaia osoa izan zen: triatleta, abenturazalea, ekologista eta feminista. Gaur betetzen da bere heriotzaren urtemuga, eta motibo bat iruditu zaigu bere biografia sarean aske dagoela gogoratzeko.
Gu Ere Bai ekimenak Euskal Selekzioen ofizialtasuna aldarrikatzeko eguna antolatu du ekainaren 26an, larunbatarekin, Bilbon. Gizonezkoen futbol selekzioen Eurokoparekin bat egin behar zuen ekitaldiak printzipioz, baina Eurokopako egoitzetatik Bilbo kendu ondoren, erreibindikazioak jarraitzen du.
UEUren 2021ko Udako ikastaroak etzi (ostirala, ekainak 25) egingo den irekiera ofizialarekin hasiko dira. Iruñeko Kondestablearen Jauregian da zita, eta goiza hartuko duen jardunaldi bat izango da, lema honen inguruan: Akademiatik herrigintzara, herrigintzatik akademiara.
Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako biztanleek lor dezakete jada Europako Covid ziurtagiria, telematikoki baina izenpe digitalaren prozedurarik gabe. Izenpe digitalarekin nola egin zitekeen (Nafarroan ere) hemen kontatu genuen; orain azalpen gehigarri bat.
Donostiako Zinemaldiak aurtengo edizioaren kartela aurkeztu du gaur (Sigourney Weaver aktorea delarik protagonista) eta horrekin batera iragarpen pisuzko eta interesgarria egin du: 2021 honetatik aurrera, interpretazio-sariak genero neutrokoak izango dira; alegia, ez da emakumeen eta gizonen arteko bereizketarik egingo.
Oarsopedia ekimena jarri dute martxan wikipedista zaletu batzuek Gipuzkoako Oarsoa eskualderako (Lezo, Pasaia, Errenteria eta Oiartzun, bidenabar). Bailarako eduki, ondare eta ezagutzak herritarrentzat jaso nahi dituzte euskarazko Wikipedian, eta herritar lan-taldea sortu nahi dute horretarako. Lehen zita, deialdi bat asmoak azaltzeko, ekainaren 26an, larunbatarekin, Errenteriako Lekuona Fabrika kulturunean, 10.00etan.
Adegi Gipuzkoako enpresarien elkarteak Etorlan.eus webgunea martxan jarri du, ikasleei formakuntza eta irtenbide profesionalak aurkitzen laguntzeko. EAEko unibertsitateko prestakuntza-eskaintzaren eta erdi-mailako eta goi-mailako heziketa-zikloen (Lanbide Heziketa esan ohi dena) zatirik nagusiena jasotzen du webguneak.
Duela hilabete batzuk, Sustatun jaso genuen bezala, Memoriaren eta Bizikidetzaren Gogora Institutuak Espainiako Gerra Zibilean Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan hil ziren biktimen datu-basea aurkeztu zuen, eta orain, datu-base horren azpimultzo bat prestatu du bilaketa ad-hoc batean, borrokan Errepublikaren eta Eusko Gudarostearen bandoan hildako gudari eta milizianoen izenak.
Jardunalda antolatu dute elkarlanean UEUk, Usurbilgo Udalak eta Jakin Fundazioak: Krisi ekologiko, klimatiko eta sozialaren erdian: desazkundea beste biderik bada? Matrikula epea irekita dago. Bi eguneko topaketa izango da, Usurbil-Udarregi ikastolan (Usurbil), uztailaren 15 eta 16an.
Euskalgintzaren Kontseiluak hizkuntza politiketan eragiteko adostasun sozialaren aldeko agiria aurkeztu du larunbat honetan Donostiako Kursaalean. Hainbat arlotako ia ehun eragilek sinatu dute "ziklo berri baten hasiera" izan nahi duen dokumentua, Batuz Aldatu izenekoa. Euskararen normalizazioan urrats berri inportanteak emateko plan eta proposamen bat da, honela laburtu ditekeen helburu batekin: Guztien artean euskararen erabilera erosoa bermatzeko baldintzak sortzea.
Hilabeteak dira euskal gamer, zuzenekoen zaletu eta Twitch-adiktuek Twitchi eskatzen diotela euskara sar dezala emisio hizkuntzaren etiketa ofizial gisa, baina oraingoz kasurik ez. Estatu Batuetako agerkari teknologiko ezagunenetako batek (The Vergek) artikulua eskaini dio gaiari, tartean euskal tuitx-lari batzuekin hitz eginda.
Dinamoa sormen gunea fisikoki inauguratu da gaur Azpeitian. Dinamoa sortu duen Kulturaz Kooperatibako kideak eta erakundeetako ordezkariak izan dira bertan. Badira urte pare bat ekimen desberdinekin ari dela lanean Dinamoa; hemen aurkeztu izan ditugu DAPA bideo sorta edo Hitzaren Eskola izeneko formakuntza interesgarria; baina orain sormen proiektu gehiago bultzatzeko espazio fisikoak ere izango ditu.
Bai Euskarari elkarteak, bere ziurtagiriaren bidez mundu sozioekonomikoan euskara bultzatzeko lana egiten duenak, bere usteroko Bai Euskarari Sariak eman zituen atzo. IZT, Athlon eta Biharko Taldea enpresak izan dira 2021eko saridunak.
Canva doako aplikazio bat da erabili daitekeena maketazioan eta diseinuan. Euskaraz dago gainera. Artikulu honetara ekarri dugu EducaTIC Eus-ek prestaturiko tutorial batm zeinean elementu zehatz bat egiteko erabiliko dite: ziurtagiri edo diplomak, ikasle bat saritzeko balio dezakeen elementu interesgarri bat. Baina ikasgaiak balioko digu pista gehiago jakiteko Canva-ren inguruan.
X10 kale artista anonimo euskaldunak interbentzio baten irudia zabaldu du Twitterren. Eukalipto baso batean, Kontuz koalak! ohartarazpen kartela agertzen da.
UEUk matrikula ireki du uztailean egingo den txabot tailerrerako. Txatbotak erabiltzaileekin testu edo ahots bidez elkarrizketak izateko diseinatutako software-programak dira. Lantegian, txatbot teknologia izango dute aztergai, mundu-mailako zein bertako ikerketa-lan eta produktu ezberdinak ezagutzeko aukera egongo da eta, tailer praktikoan, oinarrizko botak programatzen ikasiko dute bertaratzen direnek.