Teknologia albisteak

Kontuz, koalak!

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2021-06-18 : 10:42

X10 kale artista anonimo euskaldunak interbentzio baten irudia zabaldu du Twitterren. Eukalipto baso batean, Kontuz koalak! ohartarazpen kartela agertzen da. 

Australiako kontinentean egokitutako zuhaitza da eukaliptoa. Hango marsupialak dira koalak ere, eta nagisiki euskalipto-hostoez elikatzen dira.

20. mendearen 2. zatian zabaltzen hasi zen eukaliptoa Europan, eta Bizkaiko kostaldean zen nabarmena orduan. 21. mendean, batez ere pinuen gaitzak hedatu direlarik, are gehiago ari da hedatzen Euskal Herriko atlantiar isurialdean, zura ekoizteko, azkar hazten baita. Aldekoak eta kontrakoak ditu basogintzako joera honek. Hemen, basogintzako elkarte baten kongresuan, zenbait iritzi aldeko eta kontrako

X10k pribatuki esan digunez, "zakarra izan gabe salatzeko modua" bilatu nahi izan du kartela ekoiztuz eta enbor batean iltzatuz.

Kartelaren ale bakarra omen dago oraingoz. Debagoieneko eukalipto baso gazte batean dago jarria, baina etor litezke akaso kartel gehiago; baita beste hizkuntza batzuetan ere, Iberiar penintsulako atlantiar aldeko herrialdeetan oso hedatua baitago eukaliptoa.

Erantzun

Sartu