UEUk matrikula ireki du uztailean egingo den txabot tailerrerako. Txatbotak erabiltzaileekin testu edo ahots bidez elkarrizketak izateko diseinatutako software-programak dira. Lantegian, txatbot teknologia izango dute aztergai, mundu-mailako zein bertako ikerketa-lan eta produktu ezberdinak ezagutzeko aukera egongo da eta, tailer praktikoan, oinarrizko botak programatzen ikasiko dute bertaratzen direnek.
Gaur egun, ohikoak dira txatbotak hainbat eremutan: jatetxe batean erreserbak egiteko, etxetresna elektrikoak kudeatzeko edo bankuko eragiketak egiteko besteak beste. Ezagunak dira mezularitza aplikazioetan, hala nola Facebook Messenger, Twitter eta Telegramen.
Euskaraz ere egin izan da aurrerapenik txatbot-etan, eta horien berri ere emango dute UEUren lantegian.
Informazio gehiago eta izen-ematea, UEUren webgunean.
Erantzun
Sartu