Teknologia albisteak

Euskararen erabilera erosoa bermatzeko, Batuz Aldatu dinamika abiatu du Kontseiluak

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2021-06-19 : 17:49

Euskalgintzaren Kontseiluak hizkuntza politiketan eragiteko adostasun sozialaren aldeko agiria aurkeztu du larunbat honetan Donostiako Kursaalean. Hainbat arlotako ia ehun eragilek sinatu dute "ziklo berri baten hasiera" izan nahi duen dokumentua, Batuz Aldatu izenekoa. Euskararen normalizazioan urrats berri inportanteak emateko plan eta proposamen bat da, honela laburtu ditekeen helburu batekin: Guztien artean euskararen erabilera erosoa bermatzeko baldintzak sortzea.

Kontseilua ziur dago datozen bi hamarkadetan nabarmen aurrera egiteko aukera dagoela, eta, adostasun sozialean oinarrituta, hainbat proposamen egin ditu bide horretan aurrera egiteko: "Datuek erakusten dute indarrean dauden hizkuntza-politikek bide bat egin dutela, baina jauzi berri bat emateko eguneratu eta berritu egin behar direla, adostutako helburuak lortzeko eraginkorrak izan daitezen", adierazi dute ekitaldian.

Ekitaldiaren hasieran, Joanmari Larrarte Elkar taldekoak, eta Eva Mutio Euskal Monetakoak, eragile guztiek partekatzen duten hausnarketaren printzipioak aurkeztu dituzte: hizkuntza-eskubideak errespetatzea eta bermatzea diskriminazioari aurre egiteko eta bizikidetzan sakontzeko, hizkuntza-politika publiko transbertsal eta orekatua garatzea, normalizazio-prozesua soziala eta politikoa izatea, progresiboa izateaz gain, eta adostutako prozesu gisa orientatzea, Euskal Herriko hizkuntza-aniztasuna kontuan hartuta. Batuz Aldatu dokumentua, PDF eran, hemen dago.

Printzipio horietatik abiatuta, ekimen honen helburu nagusia "euskara eroso erabiltzeko baldintzak sortzea" da, eta, horretarako, hizkuntza eskubideak arlo guztietan bermatu beharko dira: "Erabilera erosoko baldintzez ari garenean, hau da, herritarrek, ahalegin gehigarririk egin behar izan gabe, benetako baldintzak izango dituzte euskara eroso erabiltzeko, eta horregatik deseroso edo baztertuta sentitu gabe". Dokumentuan honela dago definitua erosotasunaren printzipio hori: "Euskararen erabilera erosorako baldintzak sortzea da helburu nagusia. Horretarako, hizkuntza eskubideak eremu guztietan bermatu beharko dira, hala nahi duen edonork ez dezan euskara erabiltzeko inolako eragozpenik izan."

Paul Bilbao Kontseiluko idazkari nagusiak azaldu duenez, hizkuntzaren erabileraren fase horretara iristeko, bi baldintza mota hartu behar dira kontuan: maila indibidualeko baldintzak eta maila kolektiboko baldintzak, "Ezagutzaren unibertsalizazioa" lortzeko eta "euskara eroso erabiltzeko espazioak sortu, garatu eta elkarri lotzeko". "Euskaraz bizitzeko eskubidea aldarrikatzen dugu. Eskubidea dela esatean, erabakiak eta baliabideak eskatu behar ditugu, esparruka gauzatzeko ", gehitu du Bilbaok. 

Hona, dokumentua aurkeztean bat egindako eragileen zerrenda. Nola prozesu irekia den, beste hainbat taldek ere bat egingo dutela pentsa liteke:

  • ADMINISTRAZIOAN EUSKARAZ TALDEA
  • AEK
  • AGIRRE LEHENDAKARI CENTER
  • AHOTSENEA
  • ARTEZ, ATHLETIC CLUB FUNDAZIOA
  • BAI EUSKARARI ELKARTEA
  • BEHATEGIA
  • BERRIA TALDEA
  • BILGUNE FEMINISTA
  • BIZIPOZA
  • BIZKAIA IRRATIA
  • BIZKAIKO ABOKATUEN ELKARGO OHORETSUA
  • BIZKAIKO URTXINTXA ESKOLA
  • DANTZAN
  • DINDAIA FUNDAZIOA
  • EGI – EUZKO GAZTEDI
  • EHIGE
  • EHNE SINDIKATUA
  • EIZIE
  • EKOLOGISTAK MARTXAN
  • ELA SINDIKATUA
  • ELHUYAR TALDEA
  • ELKAR FUNDAZIOA
  • EMUN KOOPERATIBA
  • ERNAI
  • ESK SINDIKATUA
  • EUSKAL AKTOREEN BATASUNA
  • EUSKAL DANTZARIEN BILTZARRA
  • EUSKAL EDITOREEN ELKARTEA
  • EUSKAL HERRIAN EUSKARAZ
  • EUSKAL HERRIKO ANTZERKIZALE ELKARTEA
  • EUSKAL HERRIKO ARKITEKTOEN ELKARGO OFIZIALA
  • EUSKAL HERRIKO BERTSOZALE ELKARTEA
  • EUSKAL HERRIKO GUTUN SOZIALA
  • EUSKAL HERRIKO IKASTOLAK
  • EUSKAL HERRIKO LABORARIEN BATASUNA
  • EUSKAL HERRIKO LABORANTZA GANBARA
  • EUSKAL HERRIKO PEDIATRA ELKARTEA
  • EUSKAL IDAZLEEN ELKARTEA
  • EUSKAL KONFEDERAZIOA
  • EUSKAL KONTSUMITZAILEEN ALKARTEA
  • EUSKAL MEMORIA FUNDAZIOA
  • EUSKAL MONETA
  • EUSKAL WIKILARIEN ELKARTEA
  • EUSKALTZALEEN TOPAGUNEA
  • EUSKARAGILEAK ENPRESEN BATZORDEA
  • EUSKO IKASKUNTZA
  • FARMAZIALARI EUSKALDUNEN ELKARTEA
  • GARABIDE
  • GAZTE ABERTZALEAK
  • GEREDIAGA
  • GERRIKO KULTUR ELKARTEA
  • GIPUZKOAKO ERIZAINEN ELKARGOA
  • GIPUZKOAKO SENDAGAIGILEEN ELKARTEA
  • GIPUZKOAKO SENDAGILEEN ELKARGO OFIZIALA
  • GIPUZKOAKO URTXINTXA
  • GURE ESKU
  • (H)EMEN ELKARTEA
  • HEIZE – EUSKAL ESKOLA PUBLIKOEN ZUZENDARITZA ELKARTEEN FEDERAZIOA
  • HEKIMEN
  • HIK HASI
  • HIRU SINDIKATUA
  • HIRUKI LARROSA
  • HITZEZ EUSKALTEGIA
  • HIZKUNTZ ESKUBIDEEN BEHATOKIA
  • IBAIA – IKUS-ENTZUNEZKOEN EUSKAL EKOIZLE BURUJABEEN ELKARTEA
  • IKAMA
  • ILAZKI EUSKALTEGIA
  • IRRIEN LAGUNAK
  • JAKIN ALDIZKARIA
  • KARMELDARRAK
  • KATXIPORRETA
  • KONFEKOOP – EUSKADIKO KOOPERATIBEN KONFEDERAZIOA
  • KRISTAU ESKOLAK
  • LAB SINDIKATUA
  • MAIZPIDE EUSKALTEGIA
  • MINTZAIAN – HENDAIAKO EUSKARA ETA KULTUR ELKARTEA
  • MINTZALASAI
  • MINTZANET
  • MONDRAGON KORPORAZIOA
  • MONDRAGON UNIBERTSITATEA
  • NAFARROAKO ATENEOA
  • NAFARROAKO ETA ERRIOXAKO IKA
  • OEE – OSASUNGOA EUSKALDUNTZEKO ERAKUNDEA
  • OINHERRI
  • OLATUKOOP
  • ORDIZIA RUGBY ELKARTEA
  • PUNTUEUS FUNDAZIOA
  • REAL SOCIEDAD FUNDAZIOA
  • SORTZEN
  • SOZIOLINGUISTIKA KLUSTERRA
  • STEILAS SINDIKATUA
  • TELESFORO MONZON ELAB
  • TINKO EUSKARA ELKARTEA
  • TOKIKOM
  • UDAKO EUSKAL UNIBERTSITATEA
  • URRATS EUSKALTEGIA
  • ZABALIK AMIKUZEKO EUSKALGINTZA

Erantzun

Sartu