Teknologia albisteak

Krisiaz eta desazkundeaz jardunaldia

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2021-06-20 : 09:45

Jardunalda antolatu dute elkarlanean UEUk, Usurbilgo Udalak eta Jakin Fundazioak: Krisi ekologiko, klimatiko eta sozialaren erdian: desazkundea beste biderik bada? Matrikula epea irekita dago. Bi eguneko topaketa izango da, Usurbil-Udarregi ikastolan (Usurbil), uztailaren 15 eta 16an.

Galdera hauek planteatzen dituzte antolatzaileek datorren krisi globalaren aurrean: "Zer datorkigu? Aurrerabideak aurrerabide izaten jarraitzen du? Eta zer bide dago ez bada desazkundea? Zer alternatiba ditugu abian Euskal Herrian?"

Matrikula irekita dago irailaren 9a arte, hemen informazio gehiago eta izena emateko aukera. 

Egitaraua, osteguna, uztailak 15

09:00-09:30. Harrera eta dokumentazio banaketa.

09:30-10:00. Ongietorria eta sarrera: Kepa Sarasola (UEUko zuzendaria), Agurtzane Solaberrieta (Usurbilgo alkatea), Lorea Agirre (Jakin-eko zuzendaria).

10:00-10:40. Krisi sozio-ekologikoa, ekonomiatik haratago doan gaitz sistemikoa. Unai Pascual (ekonomialaria eta BC3ko ikertzaile eta Nazio Batuen Erakundearen Bioaniztasunerako eta Ekosistema Zerbitzuetarako Plataformako kidea)

10:40-11:10. Ur berdearen garrantzia krisi klimatikoaren aurrean. Ane Zabaleta (hidrologoa eta EHUko irakaslea)

11:10-11:30. Atsedena.

11:30-12:00. Klima aldaketa eta kostaldeko arriskuak. Elisa Sainz de Murieta (geologoa eta BC3ko ikertzailea)

12:00-12:30. Euskal Herriko ingurune naturalaren etorkizuna. Arturo Elosegi (EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultatean irakasle katedraduna, Landareen Biologia eta Ekologia Sailean)

12:30-13:00. Mahai-ingurua eta galde-erantzunak.

13:00-15:00- Bazkaltzeko tartea.

15:00-15:35. Zer da bizitza erdigunean jartzea? Alternatiba antipatriarkalak arakatzen ekofeminismoetatik. Mirene Begiristain (ekonomilaria, agroekologian eta elikadura burujabetzan aditua eta EHUko irakaslea)

15:35-16:10. Larrialdi klimatiko, metamorfosi ekologiko eta justizia sozialaren haritik borrokarzen. Sabine Endara eta Xabier Harluxet (Bizi! mugimenduko kideak)

16:10-16:40. Uraren kudeaketa Nafarroan: gatazkak eta proposamenak. Belen Ausejo (Urbizi taldeko kidea)

16:40-17:00. Mahai-ingurua eta galde-erantzunak.

Ostirala, uztailak 16

09:30-10:05. Klima aldaketa, glaziarren ikuspuntutik. Ibai Rico (glaziologoa eta EHUko irakaslea) eta Eñaut Izagirre (glaziologoa, ikerlari doktoregaia EHUn eta ikerlari gonbidatua BC3n).

10:05-10:25. Abeltzaintza ustiaketa industrialaren ajeak. Nafarroako kasua. Lorea Flores (biologoa eta Hego Euskal Herriko Greenpeace-ko koordinatzailea)

10:25-10:45. Esperientziak. Goiener / Usurbil, atez ate

10:45-11:05. Atsedena.

11:05-11:45. Esperientziak. Jauregia Etxaldea / Lurgaia Fundazioa

11:45-12:30. Mahai-ingurua eta galde-erantzunak.

12:30-13:00. Bukaera ekitaldia.

 

 

Erantzun

Sartu