Teknologia albisteak

Sustatu

Erabiltzailearen artikuluak

Avantius, gure justizia administrazioen sistema informatiko elebakar erdalduna

Sustatu
2021-06-06 : 17:02

EAEko Justizia administrazioan Nafarroan sortu eta dagoeneko ezarritako Avantius sistema informaitkoa (kudeatzaile prozesala) ezarriko dute. Albiste ona, Foru Komunitateko Gobernua eta Eusko Jaurlaritza baliabideak partekatzen ikustea baina, albiste txarra, gaztelera hutsez funtzionatzen duen sistema dela Avantius.

Heptamerona euskaratzeko ekimena, crowdfunding bidez

Sustatu
2021-07-06 : 08:58

Heptamerona Nafarroako Margarita erreginak frantsesez 1559an idatzitako ipuin liburua da. Guztira 72 ipuin edo istoriok osatzen dute liburua, eta egunez egun dayde antolatuta daude, zazpi eguneko itxialdi baten gertatuak balira bezala. 2020ko pandemia eta itxialdiaren garaian izan zuren zenbait litreaturzale euskaltzalek (Booktegi plataformaren ingurukoek) hau euskaratzeko ideia, eta hortik diru-bilketa, Itsulapikoa plataformaren bidez antolatua.

Zer moduz Euskadi Literarura Sariek Pulitzer sariaren eredua jarraituko balute?

Sustatu
2021-07-05 : 14:28

Julen Gabiriaren kexua duela egun batzuk, Euskadi Literatura Sarietan bakarrik adierazten direla nor diren irabazle. Zergatik ez finalistak? Nominazio edo aukera guztiak aipatu gabe, eredu bat izan zitekeen Pulitzer Sariek egiten duena; saria ematearekin batera, finalista batzuk izendatu.

Izarkomen hizkuntza politika, barrurako eta bezeroentzako

Sustatu
2021-07-05 : 09:56

Enpresetako hizkuntza planak, euskararen sustapen eta erabilerako plangintza, duela zenbait urte daude gure artean. Era berean, Bai Euskarari elkarteari esker, edo Euskalit bitartez, euskalduntze ahaleginaren ziurtagiriak ere egiten dira, konpromiso jakin batzuk betetzen direlako. Eta horiek normalak izan arren, ekimen ez oso ohikoa iruditu zaigo Izarkom telekomunikazioetako koopetatibak hartutako urratsak: beraien hizkuntza-politika publiko egin dute.

 

Euskal LGTBI+ Behatoki berriak Twitcheko homofoboak salatu ditu

Sustatu
2021-07-04 : 17:27

Ekain amaieran aurkeztu zen Euskal LGTBI+ Behatokia. Aldarte, AMPGYL, Bizigay, Errespetuz, Gaylespol, Gehitu, Izanez, LGTBerri eta Naizen elkarteek sustaturiko ekimena da. Euskal Autonomia Erkidegoa delarik Espainiako Estatuan  kolektiboaren eskubideak babesteko LGTBI+ legerik ez duen erkidego bakarra, egiteko hori bere gain hartu du Behatoki berriak.

Bigarren master edizioa: "Euskararen jabekuntza, kudeaketa eta hizkuntza-praktikak XXI. mendean"

Sustatu
2021-07-04 : 10:08

"Euskararen jabekuntza, kudeaketa eta hizkuntza-praktikak XXI. mendean", izenburu hori duen masterra EHUk jarri zuen martxan 2020/2021 ikasturtean Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Politika Sailburuordetzarekin (HPS) lankidetzan, eta EHUko Euskara Institutuaren ardurapean. Irailean hasiko da master horren bigarren edizioa eta bi urtekoa izango da (2021/2023). 

Iñaki Larrañaga hil da, euskal soziolinguistikaren aita pontekoa

Sustatu
2021-07-03 : 17:42

Iñaki Larrañaga Irizar (Lazkao, 1933), Siadeco ikerketa kooperatiba sortu zuen soziolinguista, hil da gaur. Apaiza eta soziologoa izan zen, geroago euskal soziolinguistikan lan egin duten askorentzat erreferente eta maisu ere bai.

Kaleka itzuli da Lekeitioko kaleetara uztail honetan

Sustatu
2021-07-03 : 11:11

Pandemiak behartutako etenaren ondoren, Kalekak, Lekeitioko Nazioarteko Kale Arteen Jaialdiak bere 31. edizioa egingo du uztail honetan, 12 konpainiaren ikuskizunak Lekeitiora ekarriz. Uztailaren 9tik 11ra izango da Kaleka 2021, ostiraletik igandera.

Gaindegiak bere jarduera eten du

Sustatu
2021-07-03 : 08:51

Txio labur batekin iragarri zuen atzo Gaindegiak bere jarduna eten behar izan duela: "Gaindegiak, bizi dituen zailtasun ekonomikoen eraginez, behategiko jarduerak eten ditu ekainaren 30arekin. Ondorioz, orduz geroztik ez du eduki berririk sortu edota zabalduko."

Itsasoa petrolioz sutan Mexikon

Sustatu
2021-07-03 : 08:48

Mexikoko Golkoko itsasoko petrolio-plataforma baten suteak irudi ikusgarriak eskaini ditu bart gauez. Plataforma bera barik, haren itsas-hondoan dagoen oliobide batek izan omen du ihesa, eta bertatik ihes egin gas edo olioak sutan. Plataforma 400 metro eskasengatik salbatu da, su-zurrunbilotik oso gertu geratu delarik.

Ibilian edo lasterka, gizon-emakumezkoen berdintasun falta (Ermuko adibidea)

Sustatu
2021-07-02 : 09:18

Kirol jarduera publikoa aztertzen duen profesionala da Juanma Murua bizkaitarra, eta egindako lan baten aurrerapena erakutsi du aste honetan Twitterren: Ermuan, gizonezkoak zein emakumezkoak lasterka edo paseoan irteten direnean egiten dituzten ibilbide desberdinen konparaketa. Desberdintasuna nabarmena da, gizonezkoak libreki dabiltzala ematen du, hara eta hona; emakumezkoek kontzentratu egiten dituzten beraien ibilbideak.

 

49.6 graduko beroa Kanadan

Sustatu
2021-07-01 : 16:56

Kanadak aste honetan bere historiako berorik handiena bizi izan da. Herrialdeko errekorra izan zen astelehenean, 48 gradu Kolunbia Britainiarreko eskualde mendebaldetarrean; eta bertako herri batean, Lyttonen, gainditu zen biharamunean, 49.6 gradu celsius.

Joxan Artze berraztertua 'oMOrruMU baMAt' sorkuntzan

Sustatu
2021-07-01 : 13:44

oMOrruMU baMAt Ibon RG (Rodriguez) eta Enrike Hurtado musikarien proiektu artistiko-musikala da. Joxan Artze euskal poetaren hitzetan oinarritzen da. Hemen entzun daitezke piezak gaur gaurkoz, eta albuma (binilo eran edo digitalki, liburuxka batekin batera) uztailaren 2tik aurrera Bandcanp plataforman eskuratu daiteke.

#EzGaldu: Interneteko euskal eduki interesgarrienetako batzuen zerrenda

Sustatu
2021-07-01 : 09:20

Euskarazko (nagusiki Interneteko) eduki interesgarrien zerrenda bat osatu du txiolari batek, Ibai Peña oriotarrak. Sustatu ere aipatu du harian eta artikulua osatu dugu beraz, banitatez, hari horretatik. Eskerrik asko @ibai, konpainia onean jarri gaituzu zerrenda horretan.

Mohameden denda Igorren

Sustatu
2021-06-30 : 08:53

Mohameden hitz gutxi batzuekin hunkitu da Ibon Iza txiolaria, eta gu ere hunkitu gara Izaren txio parearekin. Hauxe da Mohameden denda, Igorren (Bizkaia). شكرا Mohamed!!

Done Jakue Bidea egin digitalki Wikipedia osatuz (indulgentziak barne)

Sustatu
2021-06-29 : 09:52

Done Jakue Bidea Wikipediarako dokumentatzeko ekimen bat abiatu du Euskal Wikilarien Kultura Elkarteak, beste hizkuntza batzuetako wikipediekin batera. Uztailean osatu behar dira artikuluak, eta Donejakue Bidearen 5 etapatan ekarpen esanguratsua eginez gero, zigilu digital bat jasoko duzu. Bidea egiteko beste modu bat, indulgentzien aldetik bestea bezain dohatsu eta efikaza.

Ni Naiz Naizena: pertsona trans eta ez-binarioen web-saila osatuta, erakusketa orain

Sustatu
2021-06-28 : 09:11

Gaur, ekainak 28, Harrotasunaren egunean, amaitu da Ni Naiz Naizena web-seriearen atal argitalpena, Josebe Iturriozen bideoarekin. Trans pertsonen esperientziak jasotzen dituen proiektu honek jarraipen probisional bat du gainera gaurtik aurrera: serieko protagonisten argazki sorta baten erakusketa, gaurtik uztail amaierara arte, Donostiako Tabakaleran.

Maskaren erabileraren kronologia

Sustatu
2021-06-26 : 17:35

Gaurdanik, esan genuen bezala, ez da beharrezkoa Hego Euskal Herriko kaleetan, distantzia minimoa egonik, maskara erabiltzea. Maskaren erabileraren arauak izan dira pandemia honetan alderdirik kaotikoenetako bat, politika ofizial eta komunikazioaren aldetik. Ikus ditzagun data batzuk kronologia honetan. 

'Batuz Aldatu' dokumentuko edukia gizarteratzen

Sustatu
2021-06-26 : 14:00

Gaur zortzi, joan den larunbatean, aurkeztu zuen Kontseiluak, hainbat eragilerekin batera, bere ekimen berria, Batuz Aldatu dinamika. Kontseiluak PDF eran bakarrik banatu zuen dokumentua, eta testu soilera ekartzeko lana hartu dugu. Hain zuzen ere, sinatzaileek konpromisioa hartu dute dokumentuan "jasotako edukia gizarteratzea, ahalik eta herritar sektore zabalenera helaraziz eta horien aldekotasunak lortzeko ahalegina eginez"; eta Sustatu, zeharka, Hekimen elkartearen bidez sinatzaile delarik, ba horra gure ekarpentxoa. Edukia formatu gizarteragarriago batean argitaratu dugu hemen (PDF-a inprimagailuetara bidaltzeko formatua da, hori ere ondo dago, baina testua kopi-pegatu eta pasatzeko, edo mugikorretik kontsultatzeko, HTML edo testu soila hobeto).

 

John McAfee, lehen antibirus global ospetsuen sortzailea, hil da Bartzelonako espetxe batean

Sustatu
2021-06-25 : 12:16

1990eko hamarkadaneta Interneteko lehen urteetan, lehen mailako protagonismoa zuen izena zen McAfee. Antibirusaren sinonimo globala zen, eta John McAfee enpresariak sortutako enpresa baten emaitza zen. Sustatuko editoreak gogoan du nola behin semeak mutikotan esan zion, "Macafee izango da Apple-rena, Mac-ak bezala, ezta?". Ez, ez zen Apple-rena, baizik eta, hasiera batean, John McAfee pertsonaia bitxiarena. Kartzelan zen iaztik Bartzelonan, eta ziegan hilda aurkitu dute.

‹‹ Hurrengoak Aurrekoak ››