Teknologia albisteak

Beroketa bai, baina euskal kliman ez da eurite/lehorte aldaketarik nabari

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
gaur : 10:14

Duela egun batzuk komentatu genuen "Klimaren egoera Euskadin" txostena, nola beroketa globalaren eraginak zeharo lokalak diren hemen, Euskal Herrian, orain eta azken urteetan. Baina beroketarekin batera, beste datu bitxi bat ere bazekarren txostenak: euri kontuetan, berdintsu dela egoera (EAEko datuetan bederen). 

 

Zera dio txostenak: ez da joera argirik ikusten urteko eta urtaroko prezipitazioan. Azken 50 urteetan, EAEn izandako urte lehorrena 1989. urtea izan zen, eta euritsuena, berriz, 2013. urtea.

Egun euritsu eta lehorren bilakaerak ez du joera esanguratsurik ere, eta muturreko prezipitazioan (uholdeak era) ez da joera argirik konprobatu.

Bitxia da hau, gainera, Europa osoa barne hartuta urtean pilatutako prezipitazioa eta prezipitazio handiak nabarmen igo baitira 1950az gero, eta Europako iparraldeko eta hegoaldeko eskualdeen artean desberdintasun handiak daude; iparraldea gero eta hezeagoa da, eta hegoaldea, lehorragoa. Gu, nonbait, erdian gaude.

Jarraian, grafiko batzuk. Aurreko artikuluan argitaratu genituenekin konpara ditzakezue, haietan berotze alderako joera argia zen, marra zuzen bat gorantz, edo hotz-marketan, beherantz. Prezipitazioen grafiko hauetan berriz, gora, behera... patroi argirik gabe.

Urteko euri kantitate osoa goian. Hemen behean, eurijasa jarraituen egunak... Uholde arriskuak adieraz ditzaketenak (edo uholdeak egon zitezkeenak).

Eta beste grafiko honetan egun euristuak urteko, prezipitazio maila biren arabera:

Kontuan izan txostenak Euskadi dioenean EAE dioela... eta ez dakigu zein puntura arte egoera partzial hori Euskal Herri osoari dagokion. Hala ere, pentsatzen dugu alderaketa nabarmenik ez dela izango estrapolatzekotan.

Txosten osoa euskaraz hemen.

Erantzun

Sartu