Teknologia albisteak

2021eko Bai Euskarari saridunak

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2021-06-18 : 13:01

Bai Euskarari elkarteak, bere ziurtagiriaren bidez mundu sozioekonomikoan euskara bultzatzeko lana egiten duenak, bere usteroko Bai Euskarari Sariak eman zituen atzo. IZT, Athlon eta Biharko Taldea enpresak izan dira 2021eko saridunak.

Hona irabazleen profil azkar batzuk:

IZT informatika enpresa da, eta 2005ean hasi zirenetik jarri ziren bidean Bai Euskarari Ziurtagiria eskuratzeko. Eremu digitalean egiten dute lan, enpresei aholkularitza eskaintzen, euskara normaltasunez erabiliz eta lan-tresna gisa hartuz. Teknologiaren eta digitalizazioaren garai honetan, akera ugari sortu zaizkie eta horiek baliatzen ari dira, euskara erdigunean jarrita.

Arrasateko Athlon kooperatibak duela lau urte eskuratu zuen Bai Euskarari Ziurtagiria. Jarduera fisikoan, kirolean eta osasunean aholkularitza eta laguntza zerbitzuak ematen dituen kooperatiba da. Sortu zirenetik, proiektu ezberdinetan euskarazko zerbitzua bermatzen dute.

Biharko Taldeak gizarte zerbitzuen alorrean lan egiten du. Gipuzkoako egoitzetan eta eguneko zentroetan kudeaketa integraleko zerbitzuak eskaintzera bideratutako enpresa da, eta funtsezkoa iruditzen zaie euskarazko zerbitzua bermatzea. Pandemiaren azken urte eta erdi honetan alor honetan egin behar izan den lan eskerga aipatu zen atzoko ekitaldian, talde honen merituak aipatzeko orduan.

Atzoko ekitaldiaz informazio gehiago, eta sari emanaldiaren bideoa osoa, hemen.
 

Erantzun

Sartu