Eurokopan euskarak izango ote zuen tokirik?
2020ko Eurokopa, Europako gizonezkoen futbol selekzioen txapelketa, Bilbon jokatzekoa zen (Europako zenbait hiritan banatuta egin behar zen lehiaketa); baina pandemiagatik aurtengo udara atzeratuta, eta tokian tokiko baldintzek ustez behartuta, 2021an jokatuko da baina ez Bilbon. Beste balorazio batzuetatik aparte, zalantza batekin utziko gaitu hutsuneak: izango ote zuen euskarak tokia Bilboko Eurokopan? Ez dakigu zein punturainokoa, baina nolabaitekoa bai, zantzuak daude horrenak.
Euskarak toki ofizialik izango ote zuen Bilboko Eurokopan? Badirudi baietz, neurri batean, ez dakigu sinboliko edo funtsezkoa, baina tokiren bat bai.
Batetik, Sustatun 2019an argitaratu genuen albistea, euskara zekiten boluntarioak nahi zituztela.
Bestetik, Gari Garialdek barne-dokumentazioari begiratua emateko aukera izan duela, eta eskuliburu batek behintzat euskarazko edukia ere baduela. Ikus aurkibide hau, Garaialdek Twitterren banatua.

Zer gehiago izango zen? ez dakigu.
Ez da Bilbo hiri-zerrenda ofizialeko erorketa bakarra izan. Dublin ere mapa originalean zen, eta orain ez dago. Hiri hauen ordez, Sevilla (Espainia) eta Sankt Petersburg (Errusia) izango dira ordezkoak.

Sevilla dela-eta, anekdotatxoa: egoitza-hirien mapa banatu zuenean duela egun batzuk UEFAk, Sevilla hiri-ikono faltsuekin marraztu zuten. Ikusi absurdokeria:

Aldiz, Bilbok bazuen logotipo txukuna... Ikus artikuluko irudi nagusia. Gure eskuetara erori den koaderno batean ere agertzen da Bilboko logoa eta goragoko maparen irudia ere ale urdin honetakoa da:

Bilbo Eurokopatik kanpora geratzearen inguruan, beste pare bat apunte.
- Euskal Selekzioen aldeko Gu Ere Bai taldeak inkesta egin zuen Twitterren, eta gehienek ontzat eman zuten Eurokoparik Bilbon ez izatea (kontuan hartzekoa da Espainiako selekzioa zela Bilbon partidak jokatu behar zituenetako bat).
- Bilboko Udalak auzitara jo du, Eurokopa ez jokatzearen ondorioz izandako kalteen erreparazioa eskatzeko UEFAri.
Erantzunak kargatzen...