Teknologia albisteak

Jakizu: Eman izena web app honetarako Egunean Behin bidez eta zozketa polit batean parte hartu

Erabiltzailearen aurpegia
gaur : 09:17

CodeSyntaxek, Eroskik eta ACEDE H-Enea elkarlanean Jakizu garatu dugu, zure erosketa tiketak eskaneatu eta analizatuko dituen tresna. Web aplikazio honek gomendioak emango dizkizu zure erosketak jasangarriagoak izaten ikasteko. Jakizu probatzeko testeatzaileak bildu nahi ditugu aste honetan, eta sustapen ekintza jarri dugu martxan Egunean Behin jokoaren bitartez. Eman izena eta parte hartu 12 erosketa bonoren zozketan.

30 euroko Eroskiko 12 erosketa bono banatuko dira zozketaz izena ematen dutenen artean. Eroski Txartel bati lotuta egongo dira bonoak. Zuk ez baduzu txartel hori, lasai, posible izango da lagun edo senide baten txartelean esleitzea bonoa.

Formularioko datu bilketan e-posta helbidea eskatzen da eta bi gauzatarako bakarrik erabiliko da: zozketan sarituekin kontaktatzeko, eta gero Jakizu testeatzeko gonbidapena jasotzeko. Horretarazko bakarrik.

Jakizu zure elikagai erosketa errealetik zenbat produktu diren tokikoak eta zenbat plastiko gabekoak. Egizu zure erosketa jasangarriagoa 0Km eta 0Zabor bidean.

Labur.eus/jakizu 

Erantzun

Sartu