Hitzaren Eskolaren hurrengo ikasturtearen matrikula deialdia ireki da. Azpeitian Dinamoa kultura ekimenak sortutako ikastaro honek, prestigiozko izenak bildu ditu aurreko edizioan, eta orain ere hala izaten jarraitzen du.
Honela aurkeztu dute ikastaroa bere sortzaileek: "Hitza bera ardatzean jarrita egin nahi dugu eskola hau. Ez diziplina bat, bere tresna eta teknika espezifikoekin, baizik eta hitza bera, bere ertz guztiekin, bere ahal izugarriarekin, bere izaera eta aukera guztiekin. Eta horretarako, hitza euren jardunaren oinarrian daukaten idazle, bertsolari, esatari, itzultzaile, gidoigile eta abarrak ekarriko ditugu eskolak ematera, hitzaren ahozko nahiz idatzizko alderdiak lantzeko, eta adierazpide bakoitzak besteak nola aberastu ditzakeen ikusteko, betiere osotasun baten bila: hitzaren jabe egitea belaunaldi berriak, hitza hartzeko bidea jartzea."
Ikastaroa presentziala izango da, 2021ko irailaren 8tik 2022ko martxoaren 26a arte, Dinamoa sormen gunean, asteazkenetan 18.00etatik 20.00etara, eta larunbatetan 10.00etatik 13:00etara. Eskolak ematen sei irakasle-tutore arituko dira txandaka, bakoitza hitzaren adierazpide batekoa, bakoitza hilabetez arituko da maistra edo maisu:
Matrukula arrunta: 375 € dira eta ikasle, langabe eta erretiratuentzat 250 €. 12-15 laguneko ikasle taldea osatzea espero da, eta izen emate epea ekainaren 17ra arte dago irekita. Izena emateko, hemendik.
Informazio gehiago, Dinamoaren webgunean.
Erantzun
Sartu