Teknologia albisteak

Euskarabentura 2025 gaur abiatuko da Zuberoatik

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
gaur : 09:27

Euskarabentura 2025 gaur hasiko Euskal Herriko txoko ezberdinetako 126 gazteren parte hartzearekin. Gazte horien artean 20 Lapurdikoak, Nafarroa Beherekoak eta Zuberokoak dira, inoizko kopuru handiena. Atharratzetik da espedizioaren abiatzea gaur, uztailak 1, eta uztailaren 31n amaituko da Getxon.

Belaunaldi gazteen hizkuntza ohituretan eragiteko helburuarekin egiten da Euskarabentura 2018tik. Euskara oinarri izango dituen harreman berriak eraikitzen lagundu nahi du espedizioak, pauzoz pauso Euskal Herria alderik alde gurutzatzen, egunerokoaren gora-beherak bizitzen eta txoko zein eduki berriak ezagutzen dituzten bitartean.

EuskarAbenturak EITBrekin sinatutako hitzarmenari esker, EITBk presentzia izango du ibilbidean, eta PRIMERAN plataforman udan estreinatuko diren lau saio ekoitziko ditu espedizioaren inguruan. Lehen bi saioak uztailaren 10 eta 24ean emango dituzte plataforman, espedizioa bidean dela. Hirugarrena abuztuan eskainiko da eta irailean, berriz, laugarrena eta azkena.

Ibilbidea

Iaz bezala Atharratzen hasiko da eta horrela espedizioa Zuberoan etapa bat gehiago egingo du EuskarAbenturak. Guztira 27 herritan pasako dute gaua: Atharratze, Maule, Pagola, Larzabale, Donibane-Garazi, Auritz, Abaurregaina, Iruña, Añana, Argantzun, Gasteiz, Izarra, Elosu, Araia, Zerain, Tolosa, Lesaka, Urdazubi, Baiona, Urruña, Donostia, Zarautz, Lekeitio, Aulesti, Gernika, Bermeo, Bilbo eta Getxo. Horien artean Abaurregaina da aurtengo espedizioan estreuinakoz ezagutuko duten herri berria. Noiz non egongo diren, hemen xeheago.

Gehiago jakiteko: https://euskarabentura.eus/ 

Erantzun

Sartu