Teknologia albisteak

Iragarki Laburrak, inkesta bat etorkizuna marrazteko

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2021-06-24 : 09:47

Iragarki Laburrak 2008. urtetik martxan dagoen Interneteko proiektua da (orduan .com gisa inauguratua, orain .eus), Berria komunikazio taldearen ekimenez sortua. Urte batzuen buruan, bere ibilbide posiblea testeatzeko eta erabakitzeko, inkeste ireki bat jarri dute sarean. Minutu batzuk badituzu, pasa https://labur.eus/iragarkilaburrakinkesta orritik, eta eman zure iritzia.

Euskal Herrian euskara hutsean dagoen iragarkien atari bakarra da Iragarki Laburrak. Erabiltzaileek zuen iragarkiak doan jarri ditzazkezue eta objektuak saldu/erosi, lana edo etxebizitza eskaini/topatu edota era guztietako elkartrukeak euskaraz egin ahal izateko sortua da. "Euskal “Wallapop” gisakoa da baina askoz ere erabilpen zabalagoarekin", erabiltzaileen artean zabaldu duten oharrean diotenez.

"Atariak urte batzuk daramatza martxan eta urtez urte zerbitzua hobetzeko aldaketak eta berrikuntzak egiten saiatzen gara", gehitzen du oharrak. "Hori dela eta, guretzat oso garrantzitsua da erabiltzaileek izan duzuen esperientzia eta zuen iritzia jasotzea."

Minutu batzuk besterik ez dizue hartuko, hemendik bete dezakezue. https://labur.eus/iragarkilaburrakinkesta 

 

Erantzun

Sartu