IragarkiLaburrak.com, sailkatuen webgune berria
Iragarkilaburrak.com ez da besterik gabe web orri bat izango, ez behintzat hori bakarrik. Izan ere, eta teknikoki Hitza.info-rekin erabili dugun sistema erabiliz, asmoa da eskualdeetan eta herrietan iragarkilaburrak.com-en bertsio txikiak sortzea, eta guztiak orri nagusiarekin lotuta egotea, sistema beraren barruan. Era horretan lortu nahi dena:
- Norbanakoen iragarki kopurua areagotu.
- Marka hedatu.
Goian aipatutako hitzarmenen bidetik, interneten honoko mapa dugu dagoeneko:
- Orri nagusia: iragarkilaburrak.com
Eta honoko iragarkilaburrak.com txikiak:
- Elgoibarko Izarra
- Ttakun elkartea
- Bierrik elkartea: guaixe.iragarkilaburrak.com (irailetik)
- Urola Kostako Hitza
- Tolosaldeko Hitza
- Goierriko Hitza
- Irutxuloko Hitza
- Oarsoaldeko Hitza
- Busturialdeko Hitza
- 11 barri
- Uztarria
- Pil Pilean
- Zintzo Mintzo
- Bidasoamedia
- Ukberri
Mapa hori irailetik aurrera zabalagoa izan daitekeela uste dugu, proposamena herri-atari gehiagok ere jaso dutelako. Orri horiek guztietan herrika, ezaugarrika... antolatuko dira iragarki laburrak, eta erabiltzaileak aukera izango du, behin erregistratu eta gero, iragarkiak doan sartzeko eta kentzeko, argazkiak sartzeko eta kentzeko, beste erabiltzaile batekin harremanetan jartzeko, bilaketa aurreratuak egiteko...
Erantzunak kargatzen...