Teknologia albisteak

Dapa, euskarazko ikus-entzunezko berritzaileen sorta

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2019-12-06 : 09:25

Dapa ikus-entzunezko egitasmoa abian jarri da Azpeitian, Dinamoa sormen gunearena da proiektua. Molde berriz egindako erreportaje edo ikus-entzunezko saio laburrak izango dra Daparenak, eta lehen biak sarean daude ikusgari jada, biak ala biak beste sortzaile/sormen-proiektu batzuei buruzkoa. Gaur, Durangoko Azokako Irudienean, proiektuaz gehiago jakiteko aukera.

Kulturaz Azpeitiko Kultur Mahaiaren Kooperatibak eman dio forma egitasmoari, Dinamoa ekimenaren birtartez. Uztailean hasi ziren lehen erreportajeak grabatzen, eta dagoeneko zortzi dituzte grabatuta. Guztira, estreineko denboraldi honetan 16 grabatuko dira. Eta asteazkenero irtengo dira aleak sarera. Horra lehenbiziko bi aleak:

Yuri Agirrek, Ander Mujikak, Nora Alberdik, Iker Treviñok, Xabier Gantzarainek eta Aitor Bengoetxeak osatzen dute lan taldea. Jalgi euskal kulturaren plaza ibiltariaren, Fagor Fundazioaren eta 2deo Ikus-entzunezko Laborategiaren babesa jaso du Dapa proiektuak. Daparen ikus-entzunezkoak "nortasun mutante eta forma aldakorrekin" egiten dituztela adierazi izan dute egileek. "Kultur-sormenetik bizi ditugun mundu puskak kamera eta mikroez lapurtu, forma propioa eman eta sarearen txirikordetan barrena zabalduko dira asteazkenero".

Gaur bertan, abenduak 6, aurkezpen bat egingo dute Durangoko Azokako Irudienea gunean, 18:30ean hasita. 

Erantzun

Sartu