Gu Ere Bai ekimenak Euskal Selekzioen ofizialtasuna aldarrikatzeko eguna antolatu du ekainaren 26an, larunbatarekin, Bilbon. Gizonezkoen futbol selekzioen Eurokoparekin bat egin behar zuen ekitaldiak printzipioz, baina Eurokopako egoitzetatik Bilbo kendu ondoren, erreibindikazioak jarraitzen du.
Egitarauaren ekitaldi nagusiak izango dira:
- 10.00etan, San Mames kanpoaldetik, batetik mendi martxa, Bilbo inguruko lau orduko ibilbidea. Bazkalordurako, Arriaga inguruko gune nagusira helduko dira mendizaleak. Toki beretik eta ordu berean, txirrindulari irteera ere bai, Balmasedara joan etorra.
- 12:00etan Arriaga antzokiaren ondoan, bertsolariak. Amets Arzallus, Oihana Bartra, Unai Iturriaga eta Jone Uria.
- 13.00etan, Arriagako gunean, harrijasotzaileak, lasto altxatzea, ingudea eta herri kirolen beste zenbait erakustaldi.
- 16.00etan, Bilboko Itsas Museotik, "itsas martxa" bertatik Arriagara, surf, kayak, piragua edo arraunean, eta igerian ere bai ahal duenak, Arriagaraino.
- 17.00eran, Arriagatik kalejira “Euskal Herritik mundura! Euskal selekzioa / Ofizialtasuna” pankartaren atzetik, eta hura amaitzean, ekitaldi nagusia, Gu ere bai ekimenak ofizialtasunaren alde emango dituen hurrengo urratsak jakinaraziko ditu.
Era berean, Haurrentzako egitarau berezia egongo da egun osoan zehar. Informazio gehiago, hemen, eta jarraian, goizeko ibilaldiez informazio zehatzagoa_
Txirrindularien martxa:
Mendi ibilaldia:
Erantzun
Sartu