Teknologia albisteak

Sustatu

Erabiltzailearen artikuluak

Erlikia bat: oinak neurtzeko podometroa

Sustatu
2021-06-17 : 09:22

Gari Araolaza teknozaleak gailu berezi baten berri eman zuen duela gutxi Twitterren: oinak eta oinetakoen neurriak neurtzeko gailua, pedimetro edo podometroa  alegia (badira beste podometro batzuk, urratsak neurtzeko gailuak).

"Ziberburujabetzara bidean", Euskal Herria Digitala manifestua aurkeztu dute

Sustatu
2021-06-16 : 12:57

Ekintzailetza sozio-ekonomikoko zenbait erakundek Euskal Herria Digitala manifestua aurkeztu dute gaur, Errenterian egindako ekitaldi batean. Aurkezpenean esan dutenez, "ziberburujabetzari buruzko eztabaidarako oinarriak jasotzen ditu. Kapitalismo digitalaren aurrean alternatiba bat eraikitzeko helburuarekin". 

Asmoz Fundazioak ideia berriak batzeari ekin dio dei publiko batekin

Sustatu
2021-06-16 : 12:03

Asmoz Fundazioak euskal herritarren artean bidelagunak eta ideia berriak batzeko egitasmoa martxan jarri du. Euskal erronka sozialei buruzko erantzunak sortzen jarraitu nahi du Asmozek, artista, kultura-eragile eta gizarte-aktibistekin konektatuz eta haiekin berrikuntzak eginez. 

Kontseiluak hizkuntza-politiketan jauzia egiteko agiri bat aurkeztuko du larunbatean

Sustatu
2021-06-16 : 09:46

Datorren larunbatean, Euskalgintzaren Kontseiluak "Hizkuntza-politiketan Eragiteko Adostasun Soziala" izeneko dokumentua aurkeztuko du Donostiako Kursaalean egingo den ekitaldi batean. Euskalgintzako hainbat eragilerekin batera landu du agiria Kontseiluak, eta eragile eta erakunde anitz horietako ordezkaritza zabal bat egongo da ekitaldian.

Naziometroaren 2. alea: Euskal Herriaz eta burujabetzaz datu piloa

Sustatu
2021-06-15 : 08:37

Telesforo Monzon eLab Euskal Herrigintza laborategiak (TM eLab) iazko abenduan aurkeztu zuen Naziometroa edo Euskal Burujabetzaren Barometroa, eta delako inkesta soziologiko honen lehen alea ere orduan jakinarazi zuen. Sei hilabeteren buruan bigarren edizioa aurkeztu dute, 2021eko martxoko datuak prozesatuta. 

Ikusi-Mikusi azokan 'Haur bat, liburu bat' kanpaina crowdfunding bidez

Sustatu
2021-06-14 : 15:58

Udazkenean, IKUSI-MIKUSI euskarazko lehenengo haur eta gazte literatura azoka egingo da Saran. Ordura begira, 'Haur bat, liburu bat' kanpaina jarri du abian Galtzagorri Elkarteak; azokaren lehen egunean bisitan datozen ikasle guzti-guztiek liburu bat etxera eramateko aukera izan dezaten nahi dugu. Eta hori lortzeko, crowdfunding kanpaina jarri da martxan, helburua Ikusi-Mikusi bonoen bidez erdiesteko.

Takatekla, Twitch bidez jokatzen den euskarazko jokoa

Sustatu
2021-06-14 : 09:52

Takatekla Ion Lizarazu programatzaile antzuolarrak asmatu duen online joko berezi bat da. Bi lagunen artean, edo jokalari anitzekin jokatu daiteke, baina Twitch-eko azpiegituraren gainean funtzionatzen du. Twitch-eko emisioa da jokoaren interfazea, eta txat bidez hitzak taka-taka-taka idaztea da jokoan parte hartzeko modua. Ulertzeko zailtasunak? Konektatu gaur astelehena 21.00etan Lizarazuren Twitch kanalera eta ikusiko duzue, partidatxo batzuk iragarri baititu ordurako.

Laba, Iruñeko Gaztelu Plazan ireki nahi duten euskaldunontzako elkargunea

Sustatu
2021-06-13 : 09:13

Laba.eus euskararentzako eta kulturarentzako Iruñean ireki nahi duten espazioa da. Iruñearen erdian, Gazteluko plazan, kokatu nahi dute erabilera anintzeko kulturgune eta topagune hau, eta diru bilketa batekin abiatu nahi dute bere lehen finantziazioa. Crowdfunding plataforma honetan 30.000 euro biltzeko erronkari ekin diote.

Goienaren aplikazioa berritu da

Sustatu
2021-06-12 : 09:56

Goienak, Debagoieneko tokiko hedabideak, bere webgunearen osagarri den aplikazio mugikorra berritu du. Ikus-entzunezko edukiak nabarmentzen ditu aplikazioak batik bat, eta eduki extrak eskaintzen dizkie Goiena Klubeko bazkideei.

 

Pantailak Euskaraz, hamar neurri aldarrikatuz sortu den elkartea

Sustatu
2021-06-11 : 09:01

Pantailak Euskaraz ekimena sortu dute talde batzuen artean elkartuta: Netflix Euskaraz eta Disney Plus Euskaraz azken hilabeteotan sortutako erreibindikazio taldeak, Zinemak Euskaraz ekimen berria, Tinko euskara elkartea (euskaraz bikoiztutako zinema sustatzen duena), eta Bieuse bikoizle euskaldunen elkartea. Euskarazko ikus-entzutezkoak bultzatzeko behako ziren neurrien dekalogo bat aurkeztu dute, eta jarraian dugu testu hori.

Ez eremu "euskalduna", bai "eremu frantsesa, ingelesa eta alemana"

Sustatu
2021-06-10 : 21:29

Administrazioan Euskaraz Taldeak protesta egin du Parlamentuko atean, Osoko Bilkura egiten ari ziren bitartean.

1

Covidaren Europako Batasuneko Ziurtagiri Digitala eskuratzeko moduak

Sustatu
2021-06-10 : 08:28

Hego Euskal Herrian posible da jada Covidaren Europako Batasuneko Ziurtagiri Digitala eskuratzea. Ziurtagiri horrekin, uztailaren 1etik aurrera, muga eta kontrolgune jakin batzuetan ziurtagiria erakutsi eta bidaiatzeko edo jarduera jakin batzuetara sartzeko sarbide librea lortuko omen du bidaiariak. Nafarroako eta EAEko ziurtagiriaren prozesua nola den txekeatu dugu zenbait erabiltzailerekin.

Euskara merezimendu gisa? kontra bezain isilik Nafarroako Gobernua

Sustatu
2021-06-09 : 23:03

Administrazio Euskaraz taldeak salatu duenez, Nafarroako Gobernuko presidenteak ez bakarrik ez ditu jarraitzen Nafarroako Kontseiluaren irizpenak, euskara merezimendu gisa kontuan hartzearen alde administrazioko deitaldietan. Kontrako jarreraz gain, isiltasuna da erantzuna. Ez da arraoitzen sikiera. "Zertan ez dago ados? Zergatik eskatu zion irizpena Nafarroako Kontseiluari baldin erabakia aldez aurretik hartua bazuen?", erantzunik gabeko galderak Administrazio Euskaraz taldearen iritziz.

Fastly izeneko CDN edo "edukia banatzeko sarearen" okerra izan zen atzokoa

Sustatu
2021-06-09 : 17:04

Ordubete pasatxo izan zen hutsa, baina Interneteko munduko zerbitzu askori eragin zien. Hainbat webgune global jausi ziren atzo eguerdi aldera, denak aldi berean.  CDN edo content delivery network deritzon zerbitzu batek, enpresa bakar baten zerbitzuak (Fastly izeneko enpresa bat), egin zuen huts. Gertatu zenaren gakoak azaltzen saiatuko gara, Internetek gaur egunean nola funtzionatzen duen ilustratzen digulako.

Jardunaldia: 2deo, Zinemaldia & Technology

Sustatu
2021-06-09 : 15:50

Ekainaren 16 eta 17an, '2deo, Zinemaldia & Technology' jardunaldiak egingo dira Donostian (bi egunetan arratsaldeko ordutegiarekin), zinemagintzako teknologo eta profesionalentzako topagune gisa. 2deo ikus-entzunezkoen laborategiaren baitan, Tabakalerak eta Donostiako Zinemaldiak antolatu dute toapaketa,

e-GA, hizkuntza gutxituetako hiztun gazteen topaketa

Sustatu
2021-06-08 : 17:04

Orain arte HIGA izan dena, hizkuntza gutxituetako hiztun gazteen topaketa, berritu egin da pandemia egoeragatik eta, 2021ean, e-GA bilakatu da. Berritutako edizio honek hizkuntza-lankidetzarako proiektu-lehiaketa abiatu du eta, orain, behin proposamenak aurkezteko epea bukatuta, topaketaren txanda da. Hitzorduan, poesia, hitzaldi bat, sari-banaketa eta musika izango ditugu.

Twitter Blue ordainpeko bertsioaren abantailak

Sustatu
2021-06-08 : 08:45

Twitter ordainpekoa izango den bertsioaren frogak egiten hasi da Kanadako zenbait erabiltzaileren artean. Ordainpeko edo harpidetzako bertsioari Twitter Blue izena jarri diote, eta Estatu Batuetan hileko 3 dolarreko kostua izango du. Izango dituen ezaugarriak irakurrita ez zaigu bereziki erakargarria egin.

Europako sapiens zaharrenen genomak aztertu dituzte

Sustatu
2021-06-07 : 12:34

Nature aldizkarian argitaratu den artikulu interesgarri batean, Europako homo sapiens zaharrenen genomen azterketaren berri eman dute. Batxo Kiro izeneko leizean, Bulgarian, lau gizaki desberdinen hezurrak aurkitu dituzte: duela 45.930 eta 42.580 urte arteko antzinatasuna kalkulatu diete. Neandertalak Europatik duela 40.000 urte desagertu zirenez, haiekin batera bizi izan ziren sapiens-ak izan zitezkeen, eta izatez, hiruen genometan zantzuak aurkitu dituzte bospasei belaunaldi lehenago arbaso neandertal bat izan zutela, hau da; mende baten bueltan, birraitona edo birramona neandertal bat izan zutela hiruek. Kasualitate hutsa baino gehiago, datuak adierazten du Sapiensak eta Neandertalak elkarrekin bizi izan zirela, eta elkarrekin hibridatu ere egin zirela.

Izena alfabeto elfikoz tatuatzekotan, adi ortografiari

Sustatu
2021-06-06 : 10:03

Gizonezko futbolari profesionalak tatuajez beteta daudela ebidentzia bisual bat da azken urteotan. Josu Gomez hizkuntzalari eta teknofilo bilbotarra fijatu denez, motibo desberdinez artean badago joera bitxi bat, norberaren izena alfabeto elfikoz idaztea. Hau da, J.R.R. Tolkienek Eraztunen Jaunaren mundurako asmatutako hizkuntza eta alfabetoen artean bat darabiltela futbolati batzuek. Josu Gomez tolkienista aditua da eta ondo identifikatu ditu kasuak. Hona euskal futbolari batena ekarriko dugu, Raul Garcia nafarrarena.

Maiatz aldizkariaren urteurrena: 40 urte euskal literatura sortzen

Sustatu
2021-06-05 : 17:22

Maiatz aldizkariak 40 urte bete ditu. Euskarazko litteratur agerkariak iraultza eragin zuen Ipar Euskal Herriko paisaia literarioan. Elizatik urrun, genero libertatea izan du ardatz, eta euskara, noski.

‹‹ Hurrengoak Aurrekoak ››