Teknologia albisteak

Ikasketa eta irteera profesionalen informazioa emateko sortu da Etorlan.eus

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2021-06-21 : 09:23

Adegi Gipuzkoako enpresarien elkarteak Etorlan.eus webgunea martxan jarri du, ikasleei formakuntza eta irtenbide profesionalak aurkitzen laguntzeko. EAEko unibertsitateko prestakuntza-eskaintzaren eta erdi-mailako eta goi-mailako heziketa-zikloen (Lanbide Heziketa esan ohi dena) zatirik nagusiena jasotzen du webguneak.

 

Oraingoz 200 fitxa jasotzen dituEtorlanek, unibertsitate-graduei eta heziketa-zikloei dagozkienak (88 unibertsitate-gradu eta LHko 112 heziketa-ziklo). Fitxa horiek Euskadiko ikastetxe publikoek eta pribatuek ematen dituzte, eta Unibasq-ek baimentzen ditu (unibertsitateen kasuan). Fitxa askok lotutako bideoa dute, 45 bideo daude ikasketa zehatzetan inplikatu diren ikasleen ahotsa jasotzen, jada lanean ari den jendea, nor bere ibilbidea kontatzen. Ikus bideo horiek hemen

Adegiren prentsa-oharrak dioenez, Etorlanen bidez "Igazteen bokazio-profila eta gaitasunak/trebetasunak osatzen lagundu nahi dugu, ikasketen irteera profesionalekin eta enplegagarritasunarekin, errealitate profesional jakin batzuei buruzko aurreiritziak saihestuz.Gainera, zientziaren eta teknologiaren erakargarritasuna eta emakumeek STEM ikasketetan duten presentzia sustatzea, lan-aukera eta baldintza hobeekin.

Adegiren proiektu hau Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapen, Turismo eta Landa Inguruneko Departamentuak lagundu du diruz.

Erantzun

Sartu