UEUren Uda Ikastaroak herrigintza/akademia dikotomiaz eztabaidatzen hasiko dira aurten
UEUren 2021ko Udako ikastaroak etzi (ostirala, ekainak 25) egingo den irekiera ofizialarekin hasiko dira. Iruñeko Kondestablearen Jauregian da zita, eta goiza hartuko duen jardunaldi bat izango da, lema honen inguruan: Akademiatik herrigintzara, herrigintzatik akademiara.
Halako galderei erantzuten saiatu nahi du UEUk irekierako ekitaldi honekin:
- Zientzia elitismoak eta kapitalismoak jota dago? Baiezkoan, zuzen daiteke?
- Posiblea da herrigintza/herri-erakundeak eta akademia hurbiltzea? Nola?
- Zein paper eta etorkizun eduki behar dute zientziaren inguruko herri-ekimenek?
- Ze leku dauka euskarak akademian?
- Eta emakumeak, XXI mendean zein da beraien egoera?
Eta hemen, horretarako prestatu duten egitaraua:
09:30-09:45. Harrera.
09:45-10:00. Hasiera. Kepa Sarasola, UEUko zuzendaria. Ines Castiella, UEUko Talde Eragileko kidea.
10:00-10:40. Hitzaldia: Herrigintzak eta unibertsitate sistemak. Ekai Txapartegi, EHUko filosofia irakaslea eta UEUko kidea.
10:40-11:45. Mahai-ingurua: Hasierako Unibertsitate-Akademiaren posizionamendua eta gaurdainoko bilakaera. Partaide hauekin:
- Sagrario Aleman, Iruñeko Arturo Campion Euskaltegiko zuzendaria. Euskaltzaina, Nafarroako Ordezkaria eta Jagon Saileko burua.
- Paxkal Indo, Seaskako lehendakari ohia eta Euskal Herriko Garapen Kontseiluko presidentea.
- Elixabete Garmendia, Argia aldizkariko zuzendari ohia eta kazetaria hainbat Euskal Hedabidetan.
- Jon Sarasua, Garabide elkarteko zuzendaritzako kidea. MUko irakaslea, Bertsolaria.
- Moderatzailea: Ines Castiella Imaz, UEUko kide.
11:45-12:15. Atsedena.
12:15-12:55. Hitzaldia: Ezina ekinez egina. Lore Erriondo, Pedagogian doktorea, EHUko irakaslea, UEUkidea.
12:55-14:00- Mahai-ingurua: Gaur egungo gizartearen erronkak Akademia ''herrikoiago'' bat lortzeko.
- Argia Oltzomendi, Baionako Unibertsitatea, Euskal Ikasketetan aditua.
- Hedoi Etxarte, Iruñeko Katakrak egitasmoaren sustatzaileetako bat. Idazlea eta hainbat euskal hedabidetan kolaboratzailea.
- Ana Galarraga, zientzia dibulgatzailea Elhuyar Fundazioan eta komunikatzaile euskarazko hainbat hedabideetan.
- Beñat Irasuegi, Talaios Kooperatibako sortzailea; Komunikazioan eta Teknologia Berrietan aditua; Ekintzaile soziala.
- Moderatzailea: Koldo Garcia, UEUko kidea
14:00-14:15. Agurra. Ines Castiella eta Iñaki Alegria, UEUkideak.
Informazio gehiago, hemen.
Erantzunak kargatzen...