Teknologia albisteak

Arte teknologikoa, aditu bila jardunaldi baterako

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2021-06-24 : 11:52

Arte teknologikoari eta STEAM gaiaren inguruko jardunaldia Donostian antolatzeko deialdi irekia antolatu du Asmoz Fundazioak. Arte teknologikoaren eta haren praktikaren aldeko apustua egiten duten eta lanean edo ikerketan begirada feminista duten pertsonen bila dabil Asmoz Fundazioa, arte teknologikoari eta STEAM gaiaren inguruko jardunaldi baten antolakuntzan parte hartzeko. Jardunaldia 2021eko azaroan ospatuko da, Donostian, eta parte hartzea ordaindua izango da.

Jardunaldiaren helburu nagusia artearen eta teknologiaren munduan (STEAM) sortzaileen lana ikusaraztea eta artean eta bereziki, arte teknologikoan, emakumeen papera nabarmentzea  da.

Deialdia ikasketak amaitzen ari diren graduko edo masterreko ikasleei, graduatuei, irakasleei, artistei, kolektiboei eta artean eta teknologian interesatuak dauden pertsonei zuzenduta dago. Tankera askotariko obrak eta jarduerak onartuko dira deialdian: arte interaktiboa, arte sortzaiea, arte digitala, arte performatiboa, instalazioak, adimen artifiziala, soinu-artea, forma narratibo berriak, NetArt…

Jardunaldiaren planteamendua irekia da eta bi faseetan antolatzea aurreikusten da. Lehenengoan, aurkezpen saioa emango da: hautatutako pertsonak edo taldeak zein eremutan lan egiten duen azalduko du eremu horren sarrera teorikoa emanez, emakumeek eremu artistiko eta teknologiko horretan duten egoera eta papera testuinguruan kokatuz. Bere obra eta sorkuntza-prozesua ere azalduko ditu. Jardunaldiaren bigarren zatian tailer edo lantegi bat egingo da: bakarkako tailerra, erakusketa-tailerra, talde-tailerra, esperientzia-tailerra...

Izena emateko, ondorengo formularioa bete beharko da, bakoitzaren burua eta jarduera artistikoa eta obra aurkeztuz eta jardunaldirako proposamena eginez, uztailaren 6a baino lehen. 

Informazio gehiago jasotzeko egin klik hemen edo idatzi asmoz@asmoz.org helbidera.

Erantzun

Sartu