Bihartik aurrera (ekainak 26, larunbata) ez da derrigorra izango kanpoaldean maskara erabiltzea Hego Euskal Herrian, Espainiako Gobernuak joan den astean iragarri eta atzo zehaztu ondoren. Maskara uneoro jantzita eroatea ez da derrigorra izango, baina bai hainbat egoeratan, eta bai izango da derrigorra aldean ale bat eroatea. Eta barrualdeetan, jantzita.
Maskara ez janzteko baimena baldintzatua da. Espainiako Gobernuaren arauetan,
Koldo Gartzia biologoak "3tik 2 araua" proposatzen digu, Kanpoaldea, Distantzia eta Maskara konbinatzeko. Hau da, horietatik bi bete:
"Irizpide hori argi badugu, ez litzateke arazorik egon behar", dio Koldok. Beraz, ez gaizki ulertu araua, meme honetan (erdaraz hortik zabaldua, baina Borja Ariztimuñok euskaratua) ageri den bezala.
Erantzun
Sartu