Duela hilabete batzuk, Sustatun jaso genuen bezala, Memoriaren eta Bizikidetzaren Gogora Institutuak Espainiako Gerra Zibilean Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan hil ziren biktimen datu-basea aurkeztu zuen, eta orain, datu-base horren azpimultzo bat prestatu du bilaketa ad-hoc batean, borrokan Errepublikaren eta Eusko Gudarostearen bandoan hildako gudari eta milizianoen izenak.
Zerrenda osoa, helbide honetatik kontsulta daiteke: https://labur.eus/gudarietamilizianoak
Guztira, 7.318 gudari eta miliziano dira, 154 identifikatu gabeak; horietatik 7.297 gizonak dira, 13 emakumeak eta beste 8 pertsonetatik ezin izan da sexua zehaztu. Guztiak hil ziren, bai Gerra Zibilean Euskadin, bai hiru lurralde historikoetatik kanpo.
Zerrenda honen berri atzo eman zuen Gogora Institutuak, Eusko Jaurlaritzak urtero egin ohi duen oroitzapen ekintzaren baitan: aurreko urteetan bezala, Bilboko Artxandako Aterpe 1936 memorialean omenaldia egin zitzaien Gerra Zibileko gudari, miliziano eta emakumeei. Urtemugak bat egiten du Bilbo tropa nazional frankisten esku erori zen egunerekin, eta kokapena Bilbo babesteko egin zen Burdinazko Hasiearen puntu batean dago.
Informazio gehiago: Irekia (artikulu hau ilustratzen duen argazkia hortik dator) /Gogora
Erantzun
Sartu