Teknologia albisteak

Dina Bilbaoren biografia sarean libre

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2021-06-24 : 08:22

Dina Bilbao (Ondarroa, 1960 - Karibe itsasoa, 1997ko ekainaren 24a) pertsonaia osoa izan zen: triatleta, abenturazalea, ekologista eta feminista. Gaur betetzen da bere heriotzaren urtemuga, eta motibo bat iruditu zaigu bere biografia sarean aske dagoela gogoratzeko.

Kiroletan, Dina Bilbao aitzindari izan zen Euskal Herrian triatloian, iraupen eskian, duatloian, txirrindularitzan eta piraguismoan; eta, 1980ko hamarkadaren erdialdetik 1990eko hasierara bitartean, emakume erreferentea triatloian.

Abenturaren alorrean egindakoen artean: "Nilo ibaia piraguan jaitsi zuen, Andaman irletan arraunean egin zuen, Groenlandia eskiekin zeharkatu zuen, izozteko zorian egon zen Kanadako Yukonen, Cabo Nortera joan zen bizikletan, Artikotik Tropikora espedizioan parte hartu zuen...". Parrafo honetako kontaketa Nagore Salaberriarena da.

Bere garaian, beka baten bidez, Dina Bilbaoren biografia idatzi zuen Nagore Salaberriak, eta paperezko aleak agortu direla-eta, blog honen bidez kapituluka, han berrargitaratu da, Dina Bilbao: bizitza eta kirol ibilbidea.

Dina Bilbaoren desagerpenaren urtemuga gaur da, datorren urtean 25 urte izango dira. 1997an bikotekidearekin zegoen, Iñigo Ross Iztueta (Antiguako uhartekoa aitaren partez, euskalduna amarenetik). Karibe itsasoan. Grenada uhartetik Antiguara zeharkaldia egin behar zuten katamaran batean, baina ekaitz handi batek harrapatu zituen. Ontzia irauli zela jakinari zuten irratiz, baina lehen orduko laguntza ezinezkoa suertatu zen. Geroago, ontziaren puska batzuk topatu zituzten, baina Iñigo eta Dinaren gorpurik ez. 36 urterekin hil zen Dina Bilbao.

Irudia, Dina Bilbao artiko aldeko abentura batean, liburu-blog horretan dagoen argazkia da.

Ikus https://dinabilbao.wordpress.com

 

Erantzun

Sartu