Teknologia albisteak

EAEn Covid ziurtagiria nola lortu izenpe elektronikorik gabe

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2021-06-23 : 08:51

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako biztanleek lor dezakete jada Europako Covid ziurtagiria, telematikoki baina izenpe digitalaren prozedurarik gabe. Izenpe digitalarekin nola egin zitekeen (Nafarroan ere) hemen kontatu genuen; orain azalpen gehigarri bat.

EAEko zerbitzu telematikoen kasuan, izenpe digitalarekin https://www.osakidetza.euskadi.eus/ab91aCiudadanosWar/  helbide bitxia erabili behar bazen, URLak asmatzen dituen pertsonak bere lan esoterikoan jarraitzen du (Ciudadanos Envio Postal War???), hauek baitira bide telematiko berriarentzako helbideak:

Hurrengo interfazean, adi, captcharekin (ez bereziki munduko errezena). Gure esperientzian, telefonoa egiaztatzeko botoia aktibatzeko captcha sartu behar da behin, baina gero berriro captcha aldatzen da, eta berriz sartu behar da.

OTI zenbakia zure Osakidetza txartelean aurkituko duzu, 8 zifra zenbaki bat da txartelaren eskumatan goian dagoena. Datuak sartuta eta captcha berriz asmatuz (ea zortea duzuen), editore honi norberaren telefono mugikorra agertzen interfaze bat agertzen zaio. Osakidetza txartela telefono batekin ez dutenek lotuta... zer izango dute? ez dakigu. Tira, telefonora gako bat eskatzeko botoi bati sakatzen zaio, eta orduan SMS bat jasoko duzu 6 karaktereko gako batekin. Horixe sartu, eta hurrengo interfazean...

"Ez dago erregistrorik" dioen arren, goiko Sortu ziurtagiria botoia sakatuta, irekitzen da. Bueno, editore honen kasuan, bigarren saiakeran Chrome nabigatzailearekin, ez lehenbizikoan Firefox-ekin.

Erantzun

Sartu