Oarsopedia ekimena jarri dute martxan wikipedista zaletu batzuek Gipuzkoako Oarsoa eskualderako (Lezo, Pasaia, Errenteria eta Oiartzun, bidenabar). Bailarako eduki, ondare eta ezagutzak herritarrentzat jaso nahi dituzte euskarazko Wikipedian, eta herritar lan-taldea sortu nahi dute horretarako. Lehen zita, deialdi bat asmoak azaltzeko, ekainaren 26an, larunbatarekin, Errenteriako Lekuona Fabrika kulturunean, 10.00etan.
Larunbateko ekitaldi horretan izena emateko,hemendik.
Aurreragorako, honako ekintzak aurreikusi dituzte (probisionalki):
Uztailak 10: Edizio eta edukien "askatze" tailerra, herriko jaiak Madalenak (ospatuko ez direnez) wikipedian jaso, eta herriko ereserkia "askatu" Errenteriako Bandako kideekin batera.
Wikipediaren atal honetan_Irailak 11: Oarsopediaren kurtsoko dinamika adostu, edizio gaitasunetan sakondu, eta urteko gaiak adostu (Adibidez "Manchester Txikia" industrializazioaren historia landu Barcenillarekin batera)
Eta gero, 2021-2022 ikasture sasioan, asteburuko saioak ahal bada.
Informazio gehiago, Wikipediaren atal honetan.
Erantzun
Sartu