Lander Arretxea komunikatzaile eta iritzigileak hausnarketa egin du Twitterren (orain X deritzo) Bernedoko gertaeren inguruko eztabaiden ondorenean, Twitterreko Euskal Herriko eztabaiden giro politiko zerk hartu duen. Xenofobiak eta transfobiak, irain ultraeskuindarrek, labur esanda. Arretxearen iritziz, kontra egiteko modua litzateke, zilegitasuna ukatu eztaibada horiei, edo " itzul daitezela EHko kazetariak, kulturgileak, iritzi-emaileak (eta oro har, aktualitatean interesa duen edonor) plaza honetara" (Twitterrera alegia).
Azkue Fundazioak eta Iametza enpresak Memeka lehiaketaren 2025eko edizioa martxan jarriko dute gaur, urriak 1. Memeak sortuz gazteen artean euskararen erabilera sustatzea du helburu. 15 eta 18 urte bitarteko nerabeei zuzenduta, lehiaketa honek gazteak euren sormena euskaraz adieraztera gonbidatzen ditu, Memeka.eus plataforma digitala erabiliz.
XII. Jot Down Zientzia Sariak eta jardunaldiak Bergaran izango dira urriaren 3an eta 4an, eta hainbat ekintza antolatu dituzte egun horietarako.
Etzi, urriak 2, ostegunarekin, jardunaldia izango da Donostian, Tabakaleran, Ipuskoa 1025-2025 ekimenaren eskutik: Komunitatea eta demokrazia: etorkizunera begirako ikuspegia Gipuzkoatik.
Bernedoko Euskal Udalekuetako hezitzaileek Instagrameko JPG batzuen bidez zabaldu dute agiria udalekuaren inguruko polemika dela eta. Testu eran dakarkigu hona. Polemika da Bernedeko dutxak mistoak direla, eta begiraleek 13 eta 15 urte bitarteko neska-mutilak modu elkarrekin dutxatzera behartzen dituztela salatu dutela. Sareetan eta hedabide batzuetan guraso omen diren batzuek egin dituzte salaketa horiek. Hezitzaileek diote aldiz inor ez dutela behartzen. Albistearen ikuspegi batzuk Orainen, Argian eta Berrian. Jarraian, hezitzaileen oharra.
'Itun Soziopolitiko berrirako eskaintza' dokumentua aurkeztu du Euskalgintzaren Kontseiluak, Batuz Aldatu dinamikaren barruan hainbat eragilerekin egindako agerpenean. Eragileek atxekimendua egiteko dokumentu sinagarri bezala aurkeztu dute, eta luze eta zabal azaltzen ditu hainbat puntu. Ingurune digitalean erakundeek zer egin beharko luketen eranskin batean agertzen da, eta Sustaturen ildoagatik, horixe nabarmendu dugu artikulu honetan.
Orain arte Ikastolen Elkartea izan dena, IKASTOLAK izenez eta irudi berriz hornituta aurkeztu zen atzo, eta webgunea ere berrituta dute jada: Ikastolak.eus.
'Esnatu ala hil' liburuaren 5 ale zozkatuko ditu UEMAk Telegrameko bere kanalaren eta Euskararen Hemeroteka delakoaren harpidedun direnen artean. Urriaren 10ean eghingo da zozketa eta zozketan parte hartzeko nahikoa da bi kanal horien harpidedun izatea.
Ezaguna bihurtu den Cloudfare Interneteko ostatatze enpresak bere webguneen trafikoaren datu bateratuak (ez honena edo harena zehatz, guztien estatistika metatuak baizik) argitaratu ditu tresna batean. Cloudfare Radar deitu duten datu-panelean adimen artfizialak (AA) webguneen jardueran duen eragina nabarmentzen da bereziki.
Izaskun Arrue Kulturguneak (IAK) Bagare beka deialdia egin du. Araban kultur estrategia euskaltzaleak sustatzeko ekimena da, 4.000 €-ko ikerketa-beka deialdia, sei hilabetean lantxo bat egiteko.
Urteko lehen artikuluetako bat aurten Sustatun izan zen Slop zer den azaltzekoa. Adimen Artifizial (AA) sortzaileak sortzen dituen irudi, bideo eta gainerako eduki kaskarra. Makinek egiteko, gauza harrigarriak dira, baina balio estetiko, sortzaile eta ekarpenen aldetik, zaborra. Orain Harvard Business Review (HBR) aldizkariak azterketa zenbait laburbildu ditu kontzeptu berri bat azaltzeko: Workslop. Laneko slop-a, hau da AA-bidez sortutako lan-emaitza kaskarra, ez produktibitatearen aldetik, ez enpresa-helburuen aldetik, ez ekonomikoki, ezer probetxuzkorik sortzeko gauza ez da AA integrazioa.
Joan den asteazkenean hil zen Gueñesen ustekabean Aitor Garcia Rey (Barakaldo, 1979) informatikari bizkaitarra. Interneteko eta bizitzako ekintzaile, oso ezaguna Euskal Herriko programatzaileen eta Interneteko mundutxoan.
Datorren astelehenean, irailaren 22an, hasiko da Egunean Behin jokoaren denboraldi berria, jokoaren 19. denboraldia, abendura bitartean. Doako euskal streaming plataformak, Primeranek, babesten du denboraldia.
"Eraldaketa Digitalerako gakoak" ikastaro-zikloa abiatuko du UEUk urrian. Lehen ikastaroa, Algoritmika eta datuak, urriaren 1ean abiatuko da. Gero, Datuen komunikazioa (azaroaren 5ean), Marketing digitala (2026ko urtarrilaren 21ean) eta Zibersegurtasuna (otsailaren 25ean). Ikastaro bakoitza 40 ordu lektibo dira eta 4 ECTS dagozkio, balio akademikoa 100 ordukoa izanik.
Mezularitza zerbitzuetan erraldoien atzaparrek eta pribazitateak kezkatzen bazaitu, Whatsapp (Meta enpresaren jabetza) eta Telegram-ekin gehiegi fidatzen ez bazara, adibidez, Signal alternatiba bat dela entzungo zenuen. Egia esanda, itxura guztien atabera, erabilpen txikia du euskaldunon artean, baina hala ere, bi puntu azalduko ditugu bere alde: bat, euskaraz dago; eta bi, lagunik ez baduzu ere balio dezake zuk zeuk bakarrik erabiltzeko funtzio zehatz batean: argazkiak segurtasunez garbitu, metadatuak kentzeko.
On.eus webgunea aurkeztu zuten atzo Baionan: euskararekin harreman zuzena duten pertsonei laguntza eta baliabideak eskaintzea du xede webgune elebidun honek (euskaraz eta frantsesez dago). Ekimenak eduki praktikoak sortu, bildu eta publiko zabalaren esku ematen ditu.
Aipatu izan dugu aurten Sustatun behin baino gehiagotan NotebookLM adimen artifizialeko Googleren tresna, nola den gauza euskarazko podkastak sortzeko. Orain bideoak ere bai, podkastak azken batean baina testu/irudi bilduma batekin ilustratuak, aurkezpen bateko diapositiba batzuk bailiran. Aproba parea egin dugu, emaitzak, berriz ere, harrigarriak.
EKE Lanjerean lelopean, asteburuan egindako elkarretaratzea jendetsua eta hunkigarria izan zela nabarmendu du EKEk, Eskal Kultur Erakundeak, eta sustengu/sinadura bilketari ekin dio aurrekontu murrizketagatik arriskuan ikusten duelarik jarraipena Ipar Euskal Herriko kultura ekimenen koordinatzaile eta sustatzaile nagusiak.
Usue Mori matematikari eta informatika irakasleak irabazi du aurtengo Gladys Saria, ingurune digitalean ari diren emakume gazte euskaldunak saritzen dituen ekimena. PuntuEusek eta EHUko Informatika Fakultateak antolatzen dute, Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin, eta sarien 5. edizioa izan da 2025ekoa. Sari banaketa irailaren 26an izango da, EHUko Informatika Fakultatean, Donostiako Ibaetako kanpusean.
Atlantikaldia 2014an sortutako Errenteriako kultura topagune eta musika jaialdia da. "Aniztasunaren, sormenaren eta elkarlanaren festa" gisa definitzen dute antolatzaileek, eta prest da jada 2025eko edizioa, irailaren 18tik 21era gauzatuko dena.