Iaz aurkeztu zen Ingura euskara ikasteko plataforma "berriabarazi" egin du Jaurlaritzak. Euskara ikasi nahi dutenei laguntzeko helburuz, ikus-entzunezko materiala duen webgune bat da, A1 eta A2 mailetan euskara modu gidatuan ikasteko.
2024ko martxoan aurkeztu zen, baina urri honetan berriz aurkeztu eta berrabiarazi du Eusko Jaurlaritzak. Emandako datuen arabera, gaur egun, 14.000 pertsonak baino gehiagok erabiltzen dute Inguru. Munduan 44.184 euskara ikasle daude gaur egun, eta Eusko Jaurlaritzak kopuru hori handitzea espero du tresnari esker.
Erabiltzaileek 4 hizkuntzatan jaso dezakete informazioa (euskara, gaztelania, ingelesa eta frantsesa). Jarduerak egin eta emaitzak gordetzeko aukera ematen du plataformak. Maila bakoitzeko ikastaroetako eduki batzuk doakoak dira eta beste batzuk matrikulapekoak: gaur egun Inguran A1 maila eta A2 mailako doako edukiak daude eta ikasten jarraitu nahi izanez gero edota maila egiaztatu, Ingurak aukera ematen dizu horretarako euskaltegietan integratuta dagoelako.
Egoera errealen bideoetan oinarritutako ikastaroak, ikasleak hasiera-hasieratik hitz egiten jartzen dituen hizkuntza natural eta hurbilarekin. Une honetan, 140 egoera-bideo eta 140 azalpen-bideo daide, 4 hizkuntzatan azpititulatuta. Beste 5.000 jarduera eta ariketa baino gehiago ere badira ahozko adierazpena, idazketa, gramatika, hiztegia eta eduki kulturalak lantzeko.
Aurrera begira maila berriak gehitu nahi dituzte eta hobekuntzak integratuz: Itzuli itzulpen automatikoko teknologia integratzea, ahots, tutore eta mintzalagun birtualen bidez ebatzitako jarduerak sartu, edo adimen-desgaitasuna duten pertsonentzako plataforma egokitzea, garapen teknologiko eta didaktiko espezifikoekin.
Ezagutu hemen: inguraonline.eus
Erantzun
Sartu