Teknologia albisteak

Cloudfare Radar, AA boten trafikoa ikusteko tresna

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
gaur : 09:40

Ezaguna bihurtu den Cloudfare Interneteko ostatatze enpresak bere webguneen trafikoaren datu bateratuak (ez honena edo harena zehatz, guztien estatistika metatuak baizik) argitaratu ditu tresna batean. Cloudfare Radar deitu duten datu-panelean adimen artfizialak (AA) webguneen jardueran duen eragina nabarmentzen da bereziki.

Batetik, webguneetan ustez gizakiak diren erabiltzaileak nagusi dira oraindik. Bot edo makinak %30era ez dira iristen doi-doi.

Hori bai, makinen trafikoa, garai batean bilatzaileek (eta bereziki Googlek) edukia indexatu eta bilaketa-emaitzak eskaintzeko erabiltzen zutena, aldatu egin da 2025erako. 

Search dioen atala, bilaketetarako botena, %16a da bakarrik. Urteetan industria oso bat, teknikak eta are tranpa-sorta konplexuak faratu dira bilatzaile-bot horiek engainatzeko SEO tekniken bidez (Search Engine Optimization, edukia moldatu bilatzaileek posizio ona emateko norberari). Orain bot gutxiago dabil horri begira, eta Training edo entrenatze atala da nagusi. Entrenamendu horrek zera esan nahi du, bot horiek sarea arakatzen ari direla LLM edo Hizkuntza Eredu Handiak sortu eta trebatzeko, AA-ren oinarri diren biltegi erraldoiak sortzeko. Training, beraz, AA da. SEO mundua sortu bazen beste bot-en inguruan, zer ariko da sortzen orain? Auskalo, baina zerbait bai.

AArentzako lanean ari diren bot horiek ere zein diren identifikatu ditu Cloudfarek, eta gehien gehiena dagoebeko handiak diren enpresenak dira. Abuztuko egun batzuetakoa da banaketa hau:

Claude da Anthropic enpresaren AA, merkatuko bigarren ezagunena ChatGPTren ondoren (bere insistentzian 2. sailkapen honetan). Metarena izango da Llama eta beste gauza batzuk hornitzeko. Eta Amazonena ere hori ari da jo-ta-ke, nahiz eta enpresa honi ez zaion oraingoz AA ekimen ageriko ospetsurik ezagutzen. Bytespider txinatarra da, Tiktok egiten duen Bytedance enpresarena.

Bisitatu Cloudfare Radar, oso datutegi interesgarria da. Hori bai, ez egin hori futbol partiduak daudenean Espainian, ze Cloudfare ezaguna egiten bazaizue, honegatik da: LaLiga Espainiako futbol ligaren zentsura ekimenengatik, nola Espainian (eta noski Hego Euskal Herrian) bere bezero asko geratzen diren zintzilik partiduak daudenean.

Erantzun

Sartu