EKE Lanjerean lelopean, asteburuan egindako elkarretaratzea jendetsua eta hunkigarria izan zela nabarmendu du EKEk, Eskal Kultur Erakundeak, eta sustengu/sinadura bilketari ekin dio aurrekontu murrizketagatik arriskuan ikusten duelarik jarraipena Ipar Euskal Herriko kultura ekimenen koordinatzaile eta sustatzaile nagusiak.
Ohar batean zabaldu dutenez, "EKE-ko kultur eragileen taldeko kideok eskertzen ditugu (...) Lota Jauregiko parkean Uztaritzen, bildu diren elkarte-kideen ordezkariak, artistak eta orohar herritarrak, beren sostengua erakutsirik, Estadoaren dirulaguntzaren apaltzea dela-eta."
Mobilizazioak aitzina segituko du, eta sustengu gutun baten dokumentua zabaldu dute, inork sinatu nahi balu (beraiei bidaltzeko, kontaktu moduak hemen)
"Berriz ere bihotz-bihotzetik eskerrak Uztaritzeraino hurbildu direnei baita ere sostengu-gutuna helarazi digutenei". Ekitaldiko bideoak Youtuben eta Vimeond eta baita argazki sorta ere, Séverine Dabadie argazkilariak eginak.
Erantzun
Sartu