Teknologia albisteak

Tinder ligatzeko aplikazioa euskaraz

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
gaur : 14:59

Aste honetan egindako eguneraketa baten ostean, Tinder aplikazioa euskaraz dago orain. 2023an web bertsioa euskaratu zuten, baina oraingo euskaratzea sakonagoa da, eta ligatzeko hobespenetan euskara ere jarri daiteke orain norberak hitz egiten dituen hizkuntzen artean.

11 hizkuntza gehitu berri dituzt: euskara, galegoa, albaniera, azeriera, bosniera, birmaniera, georgiera, khmerrera, laosera, mazedoniera eta suahilia. Aurretik zeuden bertsioetara gehituta, 60 hizkuntza dira orain.

Goiko irudia, Enara delakoaren profilarekin, enpresaren propagandakoa da. Baita beheko hau, galegoz eta euskaraz.

Hizkuntza hobespenak ez dira bakarrik interfazea euskaratzeko. Erabiltzaileak hitz egiten dituen 5 hizkuntza (gehienez) markatu ditzake hobespenetan, eta horrela match edo konexioak beste euskaldun batzuekin egin ditzake.

Hizkuntza-ezarpenak euskarara aldatzeko, hemen jarraibideak. Hain zuzen ere erabilpen-gida osoa euskaratu dutela dirudi, laguntza zerbitzuaren parte.

Erantzun

Sartu