Lander Arretxea komunikatzaile eta iritzigileak hausnarketa egin du Twitterren (orain X deritzo) Bernedoko gertaeren inguruko eztabaiden ondorenean, Twitterreko Euskal Herriko eztabaiden giro politiko zerk hartu duen. Xenofobiak eta transfobiak, irain ultraeskuindarrek, labur esanda. Arretxearen iritziz, kontra egiteko modua litzateke, zilegitasuna ukatu eztaibada horiei, edo " itzul daitezela EHko kazetariak, kulturgileak, iritzi-emaileak (eta oro har, aktualitatean interesa duen edonor) plaza honetara" (Twitterrera alegia).
Hona Larretxearen iritzia:
Sare sozial hau [X/Twitter] utzi dugu, saldoka, Muskek erosi zuenetik. Eta ez da harritzekoa. Baina orain, EHn sareratzen diren edukiak eta bertatik sortutako eztabaidak iruzkintzen dituzten gehientsuenak mezu xenobofoak eta transfoboak darabiltzaten kontu anonimoak dira.
Sare sozial hau utzi dugu, saldoka, Muskek erosi zuenetik. Eta ez da harritzekoa. Baina orain, EHn sareratzen diren edukiak eta bertatik sortutako eztabaidak iruzkintzen dituzten gehientsuenak mezu xenobofoak eta transfoboak darabiltzaten kontu anonimoak dira.
Kontu anonimo mozorrotuek ez dute iritzi publikoa ordezkatzen. Eta alperrik da haiekin eztabaidatzea, atzean daudenak nor diren, eta zein asmorekin ari diren jakin gabe. Euskal udalekuena adibide bat da, baina ez bakarra. Ezin diegu agenda markatzen utzi.
Korolarioa ere utzi du Larretxeak, beste txio batean:
Eta adibide modura: txio honi erantzun diote gutxienez 15 kontu anonimotatik, askok irainka. Askatasun adierazpena defendatzen (omen) dute, baina izen-abizenez idazten dugunak isilarazi/beldurtu nahi gaituzte.
Euskal udalekuena (Berndeko afera) ez da, Larretxeak dioen bezala, kontu bakarra uholde hori azalerazi duena, baina asteko gaia denez osa dezagun asteburuan atera genuen artikulua. Erreferentziak zehatzak, eta baita iritzi-emale adituen ekarpenak, June Fernandez kazetariak bildu ditu oso txukun Pikara Magazinen.
Irudia: El Correo Bilboko egunkariak Tiktok kontuan zabaldutako mezu baten pantaila-irudia. Umeak behartzen zituztela. Beste zabalkunde modu bat, TikTok. Duela urtebete argitaratu genuen, Tiktok toxikoa dela, duda barik, eta apropos, hala diseinatu dutelako.
Oharra: Sustatuk utzia du Twitter (2025 hasieran, praktikan). Facebook aspaldi utzi zuen. TikTok edo Instagramen ez dago. Mastodonen dago.
Erantzun
Sartu