Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 36. edizioaren baitan, eta iaz hasi zen zinemaldi honetako Animedon programazio bereziaren barruan Fujiko Fujio bikote artistikoa omenduko dute.Doraemonen sortzaileak dira Fujiko Fujio eta haien omenezkoa Gora eta gora beti, Doraemon eta lagunak jardueran izango da, datorren azaroaren 1ean, larunbatarekin.
Ekitaldia izango da azaroaren 1ean 12:00etan Donostiako Victoria Eugenia Antzokian, eta sarrera doan izango da. Gonbidapenak leihatilan edo Donostia Kulturaren webgunean eskuratu ahal izango dira urriaren 27ko 11:30etik aurrera. Ekitaldian 1979ko Doraemon seriearen lehen atala eta Doraemonen jaiotza (1995) atal berezia eta gutxitan ikusi emango dute,, denboran zehar bidaiatzen duen katu kosmikoaren sorkuntza kontatzen duena. Hattori Ninja-ren (1981) lehen atala; eta Kiteretsu, Nobitaren lehengusu azkarraren (1988) lehen atala ere emango dituzte. Ane Aseginolaza (Doraemon) eta Arantxa Moñux (Nobita, Kiteretsu) bikoizleak ere izango dira ekitaldian.
Animedon delakoa osatuko dute hiru estreinaldik, bi erakusketak, euskarazko manga aurkezpenak, eta egungo One Piece serieko bikoizleen arteko elkarrizketak. Hemen informazio gehiago.
Erantzun
Sartu